Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena

Haurren eskubideei buruzko hitzarmena

1989ko azaroaren 20an, mundu osoko gobernuetako funtzionarioen, profesionalen, umeei babesa emateko erakundeen eta talde erlijioso ugariren arteko kontsulta eta negoziazioz osatutako hamar urteren ondoren, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Umeen* Eskubideei buruzko Hitzarmenaren testua onartu zuen, eta hurrengo urtean sartu zen indarrean.

Bertan, mundo osoko neska-mutilen eskubideen zerrenda deskribatzeaz gain, umeen garapenerako etapetan euren ongizatea bermatzeko arauak ezarri ziren. Gaur egun, Eskubideen Nazioarteko Trataturik berretsiena da munduan, herrialde bi baino ez baitira geratzen hori berresteko.

Hitzarmenak, aurreko Adierazpenak ez bezala (dokumentu erantsian 1959ko adierazpena kontsulta daiteke), derrigorrezko izaera du Estatuetan, eta horrexegatik da hain garrantzitsua. Izan ere, hori berretsi duten gobernuek euren lege, polítika eta praktikak Hitzarmeneko arauen arabera harmonizatu behar dituzte, arau horiek egia bihurtu behar dituzte eta eskubide horien betearazpena oztopatu edo baliogabetu dezakeen neurririk ezin dute hartu.

Hitzarmenak umeei buruzko ikuspuntu berri bat ematen du. Umeak jada ez dira gurasoen jabetzakoak, ez karitateko obra baten onuradun babesgabeak. Gizakiak dira, eta euren eskubideak dituzte. Hitzarmenaren ikuspuntutik begiratuta, umea pertsona da, eta familiako eta komunitateko kidea, eskubide eta erantzukizunekin. Garai batean haurren beharrak negozia zitezkeela uste bazen ere, orain juridikoki lotesleak diren eskubideak bihurtu dira.

Onartu zenetik gaur egunera arte, Nazio Batuetako Batzar Orokorrak konbentzioaren edukia aukerako hiru protokoloren bidez osatu du; protokolo horiek ere herrialde kopuru nabarmena berretsi dituzte eta garrantzi handiko gaiei heltzen diete:

  • Haurren eskubideei buruzko Hitzarmenaren aukerako protokoloa, haurrak gatazka armatuetan parte hartzeari dagokiona.
  • Haurren eskubideei buruzko Hitzarmenaren aukerako protokoloa, haurren salmentari, haurren prostituzioari eta haurrak pornografian erabiltzeari dagokiona.
  • Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren aukerako protokoloa, komunikazio-prozedura bati buruzkoa.

Hain zuzen ere, Umeen Eskubideei Buruzko Hitzarmenean ezarritakoaren haritik eta nazioarteko eta Estatuko lege-mailako joerekin bat etorriz NBEk egindako gomendioei erantzunez, Eusko Legebiltzarrak Umeen eta Nerabeen Arretarako eta Babeserako Legea onartu zuen, 2005eko otsailaren 18an.
Lege hau erakundeetan eta gizartean luze jo duen eztabaida-prozesuaren ondorio nagusia da, eta bertan, umeen eta nerabeen aldeko oinarrizko eskubideak testu bateratuan jasotzeaz gaitera, helburu hau ezarri da, besteak beste: Umeen eta Nerabeen Euskal Behatokia osatzea, gaztetxoen eta nerabeen beharrizanak zein diren jakiteko eta polítika publikoak horietara moldatzeko.

Hitzarmenaren arabera, 18 urtetik beherako pertsona guztiak dira "neskatoak" edo "mutikoak", baldin eta tokian tokiko legeek adin horretatik beherago jartzen ez badute adin-nagusitasuna.

GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Declaración de los Derechos del Niño. Proclamada por la Asamblea General en su resolución 1386 (XIV) de 20 de noviembre de 1959 Declaración de los Derechos del Niño. Proclamada por la Asamblea General en su resolución 1386 (XIV) de 20 de noviembre de 1959

GAI HONEKIN LOTUTAKO ESTEKAK
Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena, 1989ko azaroaren 20koa, Nazio Batuen Asanblada Nagusiak onartua Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena, 1989ko azaroaren 20koa, Nazio Batuen Asanblada Nagusiak onartua
Protocolo facultativo relativo a la participación de los niños en los conflictos armados Protocolo facultativo relativo a la participación de los niños en los conflictos armados
Protocolo facultativo relativo a la venta de niños, la prostitución infantil y la utilización de niños en la pornografía Protocolo facultativo relativo a la venta de niños, la prostitución infantil y la utilización de niños en la pornografía
Protocolo facultativo relativo a un procedimiento de comunicaciones Protocolo facultativo relativo a un procedimiento de comunicaciones
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad