ERTZAINTZAREN JARDUERA BATEAN PERTSONA BAT HIL ZELA ETA, ARARTEKOAK HERIOTZARI BURUZKO IKERKETAREN BILAKAERA AZTERTUKO DU


Joan den igandeko goizaldean, Donostian, gizonezko bat hil zen Ertzaintzaren jarduera batean, eta zenbait ertzain zaurituak gertatu ziren. Hori dela eta, Arartekoak ofiziozko jarduera bat hasi du, gertakari horren zer-nolakoak aztertzeko.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailburuak berak jakinarazi zion arartekoari barne-ikerketa bat hasi zela heriotza horren inguruko zertzeladak argitzeko.

Ofiziozko jarduera horren bitartez, Segurtasun Sailak hasitako barne-ikerketaren bilakaera aztertu nahi du Arartekoak, eta jakin nahi du ea Ertzaintzaren esku-hartze hori bat etorri zen Arartekoak indarraren erabileraz eta horren barne-kontrolaz egin zuen urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorrean bildutako zehaztapenekin.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 22a

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad