OMBUDSMANAREN NAZIOARTEKO INSTITUTUAREN TOPAKETA


Ingurumen arloko gobernantza egokia: Ombuds erakundeen eginkizuna ingurumen-eskubideak babesteko orduan
Vitoria-Gasteiz

Ombudsmanaren Nazioarteko Institutuak (International Ombudsman Institute, IOI) topaketa bat egingo du maiatzaren 16 eta 17an Vitoria-Gasteizko Europa jauregian, Arartekoak babestuta, gonbidatzaile eta antolatzaile izango baita. Gai hau jorratuko da bertan: "Ingurumen arloko gobernantza egokia: Ombuds erakundeen eginkizuna ingurumen-eskubideak babesteko orduan".

Naturako eta ingurumeneko baliabideak ondo kudeatzea oso garrantzitsua da garapen jasangarria lortzeko. Hala ere, zenbaitetan ez da nahikoa izaten Espainiako eta Europako legedia, ingurumen arloko akordio aldeaniztunak eta beste ingurumen-neurri batzuk gauzatzea, batez ere garapen eta trantsizio prozesuan dauden herrialdeetan.

Gero eta adostasun handiagoa dago gai honen gainean: gobernantzak eragin handia du ingurumen arloko ekintzetan eta emaitzetan. Zuzenbide Estatua, informazioa eskuratzeko, herritarrek parte hartzeko eta justizia berdintasunez jasotzeko eskubideak dira garapen jasangarria lortzeko oinarria.

Testuinguru horretan, lantegi honen bidez aztertu nahi da Ombuds erakundeek nola indartu dezaketen ingurumen arloko legeria (akordio aldeaniztunak barne direla) eta beste neurri batzuk, ingurumen arloko gobernantza egokia sustatuz.

IOI munduko erakundea 1978an sortu zen, mundu osoko 90 herrialdetik gorako 188 Ombuds erakunde baino gehiago elkarlanean aritzeko. Herriaren defentsa-erakundeak sustatu eta garatzea du helburu.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 10a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
IOI 2018 EGITARAUA IOI 2018 EGITARAUA
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad