ARARTEKOAK ANTOLATUTAKO IKASTAROA: HAURRENGANAKO SEXU-ABUSUA



Donostia-San Sebastián

EHUren Uda Ikastaroen XXXVII. edizioan, Arartekoak honako izenburuko ikastaroa antolatu du uztailaren 5 eta 6rako, Donostiako Miramar jauregian: "Haurrenganako sexu-abusua: gizarte osoa interpelatzen duen errealitate konplexua".

Umeenganako sexu-abusuak mutikoaren edo neskatoaren muga intimoak hausten ditu. Alderdi ugari ditu; horregatik, ezinbestekoa da administrazioko eragile eta organo ezberdinek esku hartzea, baita ere haur eta nerabeak hartzen dituzten erakunde publiko eta pribatuek edo zerbitzuek, horietan horrelako portaerak antzeman baitaitezke.

Arartekoak antolatutako ikastaro honetan, hausnarketarako eta profesionalen eta sektoreen arteko trukerako gunea sustatzen ahaleginduko gara, sentsibilizazio, konpromiso eta interes komunaren bitartez, elkarri ezagupenak eta eskarmentua helarazi ahal izateko haur eta nerabeen kontrako sexu-indarkeriazko kasuak prebenitzen, antzematen eta horietan esku hartzen. Horrela, abiapuntu bat finkatu nahi da partekatutako estrategiak berreraikitzeko, haur eta nerabeenganako jarduera egokiak eta tratu ona garatu ahal izateko.

Zehazkiago, ikastaro honen bitartez, gai hauetan lagundu nahi da:

· Sexu-indarkeriazko egoeren ezaugarri nagusiak eta hori pairatu duten haur eta nerabeengan utz ditzakeen arrastoak ezagutzen.
· Hezkuntza afektibo-sexualarekin zerikusia duten alderdi babesleak ezagutzen eta bultzatzen.
· Umeenganako sexu-indarkeriaren adierazle batzuk identifikatzen.
· Horrelako egoeretan ebaluazio psikologiko eta auzitegiko ebaluazio egokia egiteko jarraibideez hausnartzen.
· Haurren oinarrizko eskubideak defendatzeko asmoz aurretiaz eratu den frogan berme nahikoak nola mantendu daitezkeen ezagutzen, haurrak bigarren mailako biktimizaziotik babesteko.
· Elkarri beharrezko ezagupenak adierazten, sexu-indarkeriazko kasuetan koordinazioa eta esku-hartzea hobetzeko.
· Lan terapeutikoa ezagutzen, horrelako egoerek izan ditzaketen eragina eta ondorioak ahalik eta gutxien izan daitezen.

EGITARAUA

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad