ARARTEKOAK GAITSETZI EGITEN DU SOPHIA LOSCHEREN HILKETA



Vitoria-Gasteiz

Ararteko erakundeak biziki gaitzesten du alemaniar emakume gazte baten kontra Arabako lurraldean gertatutako ekintza hori eta bere arbuioa eta samina adierazi nahi ditu. Hilketa, ustez, kamioilari batek egin du.

Euskal gizarteak duen tristura eta amorro sentimentuarekin bat egiten du, ohartzerakoan Sophia gazteak Leipzgen hasi zuen bidaia etxera heltzako asmotan, eta konfidantza osoa jarriz beste pertsona batengan, era latz batean bukatu da Euskadin.

Euskadin pertsonen eskubideen defentsarako erakunde den einean, une latz hauetan Arartekoak elkartasuna adierazi nahi dio Sophiaren familiari, baita ere bere dolumina alemaniar gizarteari eta bertako erakundeei,

Hilketa hau, zalantzarik gabe, matxismo erahiltzailearen adierazpen belgurgarria da. Arartekoak konfidantza osoa du hemendik aurrera egingo diren ikerketa polizialek eta judizialek gertatutakoa argituko dutela. Aldi berean, deia egiten die gizarte osoari eta erakundeei matxismoaren adierazpenen aurrean adi egon daitezen, sendotasunez azaltzen du, gainera, premiazkoa dela berdintasun eta duintasun baloreak eta emakume guztien eskubideak lortzea, hauek izen behar bait dute gizakien arteko harremanak eraikitzeko funtsezko oinarriak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 22a

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad