ARARTEKOAK EUSKO JAURLARITZARI GOMENDATU DIO BERRIZ AZTER DITZALA ARRISKU OBSTETRIKO HANDIAREKIN HAURDUN DAGOEN EMAKUME BATI PRESTAZIO BATZUK BUKATZEKO ETA ERREKLAMATZEKO EBAZPENAK



Vitoria-Gasteiz

Emakume batek Arartekora jo zuen, izan ere, 9.000 euro baino gehiago erreklamatu zizkioten diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) eta etxebizitzarako prestazio osagarria (EPO) laguntza ekonomikoak jaso zituelako, eta ez zegoen konforme jokaera harekin.

Kexagilea etxe-langilea zen, bi etxebizitzatan lan egiten zuen eta haurdun zegoen. Haurdunaldiko diabetesa diagnostikatu ziotenean, haurdunaldiaren bilakaera gertutik aztertu behar izan zioten eta horrek bere laneko zereginak betetzea eragotzi zion. Horrela, 2012ko ekainean baja hartu zuen lan horietako batean, eta abuztuan, bestean.

Lanbidek, borondatezko bajaren berri izan zuenean, prestazioak amaitzea erabaki zuen eta urte hartan DSBE eta EPO gisa ordaindu zituen prestazioak erreklamatzeko prozedura hasi zuen.

Kexagileak ez zuen amaitze-ebazpenaren kontrako errekurtsorik jarri, baina kontra egin zion prestazioak erreklamatzeko prozedurari. Egin zituen alegazioetan adierazi zuenez, arriskuko haurdunaldiak arazoak sortu zizkion.

Erakunde honen iritziz, alegazio haiek kontuan hartu behar ziren eta onartu egin behar zen behar bezala justifikatutako arrazoia zegoela lan haietako ez onartzeko.

Horregatik, Arartekoak Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatu dio berriz azter ditzala DSBE eta EPO prestazioak bukatzeko eta erreklamatzeko ebazpenak, bada, erakunde honen ustez, behar bezala justifikatutako arrazoia egon zen kexagileak lan haietako bat ez onartzeko, arrisku obstetriko handiko haurdunaldian baitzegoen.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 20a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Arartekoaren 2018R-60-17 Ebazpena, 2018ko irailaren 7koa. Horren bidez, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio berrikusteko dirusarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria bukatzea eta horien prestazioak erreklamatzea ebazten dituzten ebazpenak, enpleguetako bati  ko egiteko arrazoi justifikatua dagoelako, hau da, haurdun egotea arrisku obstetriko altuarekin Arartekoaren 2018R-60-17 Ebazpena, 2018ko irailaren 7koa. Horren bidez, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio berrikusteko dirusarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria bukatzea eta horien prestazioak erreklamatzea ebazten dituzten ebazpenak, enpleguetako bati ko egiteko arrazoi justifikatua dagoelako, hau da, haurdun egotea arrisku obstetriko altuarekin
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad