HAURREN DEFENTSA-ERAKUNDEEN EUROPAKO SAREAK ADIERAZPENA EGIN DU, UMEEN ETA GAZTEEN BURUKO OSASUNAZ



París

Haurren Defentsa-erakundeen Europako Sareak urteroko batzarra egin du joan den asteburuan, Parisen. Dagoeneko bukatu du aurreko batzarrak emandako lana, bi agiri interesgarri onartuz. Alde batetik, konparazio-azterlana, sarea osatzen duten herrialdeetako egoerari buruz. Bestetik, erakunde-adierazpena; bertan agertzen dira, diagnostiko hori egin ondoren, beraien herrialdeetako gobernuei, Europako Batzordeari eta Europako Kontseiluari egin zaizkien gomendio nagusiak.

Adierazpen horretan, guztiei eskatu zaie neurri egokiak abiaraz ditzatela behar bezala berma daitezen neska-mutikoek eta nerabeek osasunik onena izateko duten eskubidea, baita gaitzak tratatzeko zerbitzuak jasotzeko eskubidea ere. Ondoren, gai hauekin lotutako gomendioak egin dira, banan-banan:

· Osasun-estrategia bat ezarri behar da. Estrategia horretan buruko osasunaren gaineko berariazko jarduera-plan bat azaldu behar da, laguntzeko zerbitzu-sare egokia izango duena.
· Giza eskubideetan oinarrituta garatu behar dira buruko osasunaren inguruko legeria, araudia eta irizpideak.
· Buruko gaixotasunarekin batera sortzen den estigma desagerrarazi behar da.
· Eskola barneratzaileak eta osasungarriak sustatu behar dira.
· Zerbitzu espezializatuak, diziplina anitzekoak eta komunitate ikuspegia dutenak garatu behar dira.
· Neska-mutikoen eta nerabeen eskubideak beteko direla bermatu behar da osasun-zerbitzuetan, barneratze egoeretan.
Sareko ordezkari gazteek ere helarazi zituzten beraien gomendioak; antzeko kontuak nabarmendu dituzten arren, beraien hitzekin eta zuzenean eginak dira.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 25a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Pariseko adierazpena 2018 Pariseko adierazpena 2018
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad