ARARTEKOAK GAITZETSI EGITEN DU BILBON EMAKUME BATI BIZIA KENDU DIEN ATENTATU MATXISTA



Bilbo

Beste behin ere, emakumeen kontrako indarkeriaren ondorioz, emakume bat hil dute Bilbon. Ararteko erakundeak biziki gaitzesten du ekintza hori eta bere arbuioa eta samina adierazi nahi ditu. Gainera, erakunde guztiei eta euskal gizarteari eskatzen die lagun diezaiotela biktimaren familiari eta gertuko pertsonei.

Indarkeria matxistak, berriz ere, bizia kendu dio emakume bati. Drama gaitzesgarri horren gizarte- eta politika-alderdia aintzat hartuta, erakunde publiko guztiek konpromiso irmoak hartu behar ditugu, eta erabakitasunez jardun, emakumeen eta gizonen benetako berdintasun eragingarria lortzeko borrokan, baita emakumeen aurkako indarkeria matxistaren edozein adierazpen erauzten ere.

Horregatik, euskal erakunde guztiei eta gizarte osoari eskatzen diegu lanean jarrai dezatela berdintasunaren aldeko politikak egiten, berdintasunezko kultura sustatzen eta balio nagusitzat genero-berdintasuna hartzen duen baterako hezkuntza-eredua bultzatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2018eko irailaren 25a

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad