HAURRENGANAKO SEXU-ABUSUA: GIZARTE OSOA INTERPELATZEN DUEN ERREALITATE KONPLEXUA


Haurrenganako sexu-abusua. Gizarte osoa interpelatzen duen errealitate konplexua

Arartekoak argitara eman ditu 2018ko uztailean egindako XXXVII. Uda Ikastaroko ponentziak eta materialak


Vitoria-Gasteiz

Argitalpen horretan bildu dira Arartekoak Donostiako Miramar jauregian joan den uztailean antolatu zuen ikastaroko ponentziak. Ikastaro horretan parte hartu zuten hainbat adituk.

Haurrenganako sexu-abusuak alderdi ugari ditu; horregatik, ezinbestekoa da administrazioko eragile eta organo ezberdinek esku hartzea, baita ere haur eta nerabeak hartzen dituzten erakunde publiko eta pribatuek edo zerbitzuek, horietan horrelako portaerak antzeman baitaitezke.

Arartekoak antolatutako ikastaro honetan, hausnarketarako eta profesionalen eta sektoreen arteko trukerako gunea sustatzen ahalegindu gara, sentsibilizazio, konpromiso eta interes komunaren bitartez, elkarri ezagupenak eta eskarmentua helarazi ahal izateko haur eta nerabeen kontrako sexu-indarkeriazko kasuak prebenitzen, antzematen eta horietan esku hartzen.

Vitoria-Gasteiz 2018ko irailaren 27a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Uda ikastaroak
Haurrenganako sexu-abusua. Gizarte osoa interpelatzen duen errealitate konplexua Haurrenganako sexu-abusua. Gizarte osoa interpelatzen duen errealitate konplexua
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad