EUSKADIKO HAURREN OBESITATEA PREBENITZEKO ESTRATEGIAN PARTE HARTU DU ARARTEKOKO NERABEEN KONTSEILUAK


Larunbatean, Arartekoko Nerabeen Kontseilua Bilbon elkartuko zen, bilera berezian, Euskadiko haurren obesitatea prebenitzeko estrategia prestatzen parte hartzeko.


Bilbo

2018ko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak diziplina anitzeko talde baten lana zuzendu du. Talde horri eman dio estrategia horren oinarriak eta ekintza-lerroak zehazteko lana. Orain, lan hori Arartekoko Nerabeen Kontseiluan kontrastatu da eta ekarpenak egin dira.

Zergatik prestatu da estrategia hori? Umeen artean obesitatea eta gehiegizko pisua nagusitzen ari direla erakusten duten zenbakiek gora egin dutelako, eta horrek kezkatzen gaituelako.

Helduen arazoetako asko bizitzako lehen urteetan sortzen dira, besteak beste, obesitatea, kardiopatiak eta buruko osasun arazoak. Bizitzako lehen urteetan, gizarteko desberdintasunek eragina izaten dute geroko osasunean, lehen haurtzaroko garapenean eragiten dutelako.

Obesitatea era askotako faktoreen emaitza da eta, pediatria-adinean, transmititu ezineko gaixotasun kronikorik ohikoena izaten da, elikadura eta metabolismo nahasmendurik ohikoena.

Euskadiko Obesitatea Prebenitzeko Estrategiaren bitartez, jarduera-esparru komun bat eskaini nahi zaie eragile publiko eta pribatuei, horien jarduerek lagundu egin baitezakete Euskadiko haur eta gazteen bizi osasuntsurako ingurua sortzen.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 1a

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad