ARARTEKOAREN GOMENDIO OROKORRA


DESGAITUENTZAKO APARKATZEKO TXARTELAREN TITULARREK ESKUBIDEA DUTE APARKAMENDU MUGATUKO GUNEETAN (TAO) APARKATZEKO, TXARTELARI BURUZKO ARAUDIAK EZARTZEN DITUEN BALDINTZETAN


Vitoria-Gasteiz

Desgaituentzako aparkatzeko txartelaren zenbait titularrek Arartekoari azaldu ziotenez, aparkamendu mugatua (TAO) arautzen duten udal ordenantzak ez dira egokitu, oro har, egungo araudira. Besteak beste, arau horiek ibilgailua gune horietan behar beste denboraz uzteko eskubidea aitortzen diete.

Gainera, azaldu zutenaren arabera, TAOren zaindariak Estatuko eta autonomia erkidegoko araudirekin bat ez datozen udal ordenantzak ezartzen jarraitzen dute oraindik ere.

Kexagileek adierazi dute oro har desadostasuna dagoela TAOren udal-arautegien eta desgaituentzako aparkatzeko txartela arautzen duen araudi berriaren artean. Horrekin batera, TAOren zaindariek ez dute jarraibide argirik ezarri behar duten araudiari buruz, eta, gainera, udal erregulazio ugari daude. Horrek guztiak segurtasun-falta juridikoa eta ziurgabetasuna sortzen dizkie txartelaren titularrei, ez baitakite zer araubide ezartzen duen udalerri bakoitzak, ezta ere udalerri bakoitzean zer arau bete behar dituzten.

Alderdi eztabaidagarriei dagokienez, aparkatzeko txartela arautzen duen araudia Estatukoa eta autonomikoa gure erkidegoan nola ezartzen ari den jakiteko, Arartekoak laguntza eskatu zien hainbat udali eta Eudeli.

Jasotako informazioak egiaztatu egin du araudiak heterogeneoak direla, ordenantzak ez daudela egokituta desgaituentzako txartela arautzen duen oraingo araudira, eta nekez jakin daitekeela ziur zer araudi ezartzen den udalerri bakoitzean, askotariko araudiak ezartzen direlako eta batere argiak ez direlako.

Beraz, Arartekoak hauxe gomendatu die autonomia erkidegoko udalei: gehiago atzeratu gabe, desgaituentzako aparkatzeko txartela arautzen duen araudira egokitu ditzatela aparkamendu mugatuko sistemari buruzko beren ordenantzak, txartelaren titularrei beren ibilgailua aparkamendu mugatuko eremuetan behar beste denboraz aparkatzeko eskubidea aitor diezaiela, eta udal erregulaziorik mesedegarriena ezar diezaiela.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 25a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Gomendio orokorrak
Arartekoaren 4/2018 Gomendio Orokorra, 2018ko urriaren 9koa.
Desgaituentzako aparkatze-txartelaren titularrek eskubidea dute aparkamendu mugatuko guneetan (TAO) aparkatzeko, txartelari buruzko araudiak ezartzen dituen baldintzetan. Arartekoaren 4/2018 Gomendio Orokorra, 2018ko urriaren 9koa. Desgaituentzako aparkatze-txartelaren titularrek eskubidea dute aparkamendu mugatuko guneetan (TAO) aparkatzeko, txartelari buruzko araudiak ezartzen dituen baldintzetan.
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad