ARARTEKOAK OFIZIOZKO ESPEDIENTE BAT HASI DU ZUMAIAKO ITSASERTZEKO FLYSCH-EAN SALATU DIREN PLASTIKO-ISURKETAK PREBENITU ETA ERAGOZTEKO ZER PROTOLKO ERABILTZEN DEN JAKITEKO



Vitoria-Gasteiz

Oraintsu zabaldu diren irudi batzuetan, hondakin solido ugari pilatuta ageri dira Zumaiako Flysch-ean, mareen ekintzak biotopo babestuaren erreserba-eremuan izan duen eraginagatik.

Kasu honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ingurumen eta Turismo Zuzendaritzen bitartez, deitoratu egin du Gipuzkoako kostaldeko flysch-ean egunotan agertu diren plastikoengatik sortutako kutsadura. Bestalde, Geogarapen elkarteak adierazi duenez, sarri agertzen dira hondakinak itsasertzeko eremu horretan. Elkarte hori Zumaia, Deba eta Mutrikuko Udalek osatzen dute, Euskal Kostaldeko Geoparkea Kudeatzeko, eta aldizka flysch-aren garbiketa-kanpainak antolatzen ditu, bi helbururekin: garbitzea eta kontzientziatzea.

Arartekoak daukan informazioaren arabera, eremu horrek biotopo babestua osatzen du, Deba eta Zumaia bitarteko itsasertz zatian.

Azaldutako arazoa kontuan hartuta, Zumaiako flysch-ean biotopo babestuaren erreserba-eremuan pilatuta dauden plastiko eta beste hondakin solido batzuk isurtzeari buruzko informazio zehatza bilatzen ari da erakunde hau.
Horrela, Arartekoak ofiziozko jarduera bat hastea erabaki du, jakin nahi baitu administrazio eskudunek zer prozedura edo protokolo erabiltzen duten naturagune hori kudeatzean, mareen ekintzagatik Deba eta Zumaia bitarteko itsasertzean aldizka pilatzen diren isurketak prebenitu eta eragozteko.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 30

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad