LANEKO SEGURTASUNARI ETA OSASUNARI BURUZKO IV. NAZIOARTEKO BILTZARRA


Etorkizuneko lan-erronken azterketa


Bilbo

Manuel Lezertua arartekoak hasierako mintzaldia eskaini du gaur Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko IV. Biltzarrean. Biltzar hori Bilbon egiten ari da, "Etorkizuneko lan-erronken azterketa" izenburupean.

Arartekoak hizpide izan du "Laneko arriskuak prebenitzea, giza eskubide bezala", hau da, nazioarteko erakundeek eta erakunde nazionalek nola tratatu duten laneko osasun eta segurtasunerako eskubidea eta zeintzuk diren erabaki garrantzitsuenak, baita ere zer-nolako eragina duten laneko arriskuak prebenitzeko oraingo sistemetan.

Arartekoaren ustez, denok gara erantzule lanean istripu bat edo norbaiten heriotza eragotzi ahal izateko orduan.

Enplegu-emaileen eta zuzendarien ardura da lantoki seguru eta osasunerako arriskurik gabeak bermatzea, laneko segurtasun eta osasunerako neurrien berri ematea eta langileentzat beharrezko babesa aurreikustea.

Gobernuek beharrezko azpiegitura eman behar dute (legeria eta zerbitzuak) langileak lanerako gai izango direla berma dadin eta enpresek aurrera egin dezaten.

Laneko segurtasun eta osasun arloko adituek eman behar dituzte aholkuak, ebaluatu behar dituzte laneko arriskuak eta aztertu behar dute horien bilakaera.

Langileek arduratu behar dute seguru lan egiteaz, beren burua babesteaz eta beren lankideak arriskuan ez jartzeaz, beraien eskubideak ezagutzeaz eta dagozkion neurriak ezartzen eta eskatzen parte hartzeaz.


Bilbo, 2018ko azaroaren 14a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Arartekoaren interbentzioa 2018-11-14 Arartekoaren interbentzioa 2018-11-14
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad