ARARTEKOAK ESKATU DU BERRIZ AZTER DADILA PRESTAZIO EKONOMIKO BAT AMAITUTZAT JOTZEKO ERABAKIA, KEXAGILEAK LANEAN BERE BORONDATEZ BAJA HARTZEA JUSTIFIKATUTA DAGOELAKOAN


Herritar batek Arartekora jo zuen, Lanbidek iraungitzat jo baitzuen diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE), kexagileak lan batean bere borondatez baja hartu zuelako.

Kexagileak dioenez, 2016ko urrian garbiketa-enpresa batean lanean hasi zen. Lan babestua zen, hau da, herritar horri laneratzen laguntzea zuen helburu. Hala ere, daukan buruko nahasmenduak eraginda, lanpostua utzi behar izan zuen, lanean hasi eta hamar egunera. Interesdunak buruko nahasmendu kronikoa du, 2012. urtea baino lehen diagnostikatua; hala egiaztatzen du Arabako Osasun Mentalaren Sareko Errehabilitazio Komunitarioko Zerbitzuak.

2017ko apirilean helegite bat jarri zuen Lanbideren ebazpenaren kontra, eta Osakidetzako medikuaren txostena eman zuen.

Lanbidek adierazi zigun Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko datuen arabera, kexagileak bere borondatez baja hartu zuela enpresa horretako langile gisa, eta ez zuela medikuaren txostenik eman osasun arazo hura zuela justifikatzeko, helegite fasean alegatu zuen moduan. Beraz, Lanbideren ustez, ez zegoen "kausa justifikaturik". Kontzeptu abstraktu hori modu ezberdinetan interpreta daiteke, gizarteratzeari buruzko araudian ez baitago idatziz jasota noiz ulertu behar den lanari modu justifikatuan uko egin zaiola.

Arartekoaren iritziz, bazegoen kausa justifikatu bat kexagileak lan horretan bere borondatez baja hartzeko. Horregatik, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari iradoki dio berriz azter dezala Lanbideren ebazpena.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 21a


Vitoria-Gasteiz
 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Arartekoaren ebazpenak
Arartekoaren 2018S-460-18 EBAZPENA, 2018ko abenduaren 14koa. Horren
bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari iradoki diogu enpleguan borondatez
baja emateko arrazoi justifikatuak daudelako diru-sarrerak bermatzeko errenta
azkentzearen ebazpena ikuskatzea. Arartekoaren 2018S-460-18 EBAZPENA, 2018ko abenduaren 14koa. Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari iradoki diogu enpleguan borondatez baja emateko arrazoi justifikatuak daudelako diru-sarrerak bermatzeko errenta azkentzearen ebazpena ikuskatzea.
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad