"LEGEEN GEROA" II. MINTEGIA


10 urte bete ditu Gizarte Zerbitzuen Legeak


Vitoria-Gasteiz

Eusko Legebiltzarra "Legeen geroa" II. Mintegia egiten ari da, Gizarte Zerbitzuen Legearen 10. urteurrena jorratzeko.

Manuel Lezertua arartekoak topaketa horretan hartu du parte gaur. Bere ponentzian, Arartekoaren ikuspegia eman du, izan ere, erakundea 1989an sortu zenetik, gizarte-zerbitzuetan artatzen diren gertakizunekin lotura duten pertsonen beharrez arduratu da.

Lezertuak Arartekoaren 14 txosten berezitan landu diren oinarrizko gaiak aztertu ditu. Txosten horietan osorik edo zati batean jorratu dira gizarte-zerbitzuen iraunaldia eta nagusitasuna, aurrerapenak egiaztatzeko, baina baita oraindik egiteko dauden gauzak nabarmentzeko ere.

"Gizarte-zerbitzuak: Arartekoaren ikuspegia" izenburuko mintzaldian, azpimarratu egin ditu Euskadin gizarte-zerbitzuek Ongizate Estatuaren laugarren zutabea osa dezaten egin diren urrats irmoak.

Arartekoak lege horren lorpen nagusiak errepasatu ditu, bai legea indarrean jarri zenetik bete diren 10 urteotan oraindik egiteke dauden kontuak ere.

Horren haritik, lehen mailako arretaren eta bigarren mailako arretaren arteko koordinazioa behar dela nabarmendu du, eta lan egiteko modu berriak erabili behar direla, zerbitzu ezberdinetara atxikitako profesionalek elkarrekin balorazioak partekatu ahal izan ditzaten.

Gainera, esan du "gizarte beharrak asetzeko, ezinbestekoak direla, aurrekontuaz gain, bizkortasuna, malgutasuna eta irudimena, jakintza-alorren artean eta administrazioen artean lanean aritzeko moduak asmatzea, baita dimentsio anitzeko lankidetza-moduak ere, denek helburu bera dutela, hau da, pertsona artatzea, eta helburu hori izatea esku hartzen duten eragile publiko eta sozialen ardatz nagusia eta lehentasuna".


Vitoria-Gasteiz 2019ko urtarrilaren 22a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Actividades
Arartekoaren interbentzioa 2019-01-22 Arartekoaren interbentzioa 2019-01-22
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad