ARARTEKOAK HEZKUNTZA SAILARI GOMENDATU DIO EMAN DITZALA EGA LORTZEKO AZTERKETETAKO AHOZKO PROBAREN GRABAKETEN KOPIAK


Pertsona batek parte hartu zuen, 2017an, Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) lortzeko Hezkuntza Sailak iragarri zuen deialdian.

Bere 2. deialdian, ahozko proban ez gaitzat jo zutenez gero, erreklamazioa egin zuen, proba hori berrazter zezaten. Grabaketa entzuteko eskaera ere egin zuen, eta eskaera hori behar bezala bete zen.

Erreklamazioaren lehen izapide hori amaitzeko bidali zioten jakinarazpenean, lehen egindako ebaluazioa berretsi zuten. Hortaz, gora jotzeko helegitea jarri zuen, baina hura ere ezetsi egin zuten.
Orduan, kexagileak bere ahozko probaren grabaketaren kopia bat eskatu zuen. Hasieran ez zuten eskaera onartu, prozedura bukatu zela iritzi ziotelako eta interesdunak, bere burua defendatu nahi bazuen, auzibidea eskura zeukalako.

Administrazio bidean zenbait ekimen gauzatu ostean, herritarrak Arartekoari egin zion kexa. Erakunde honek, behin kasua aztertuta, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari gomendatu dio eman diezaiela EGA lortzeko azterketetako ahozko proben grabaketen kopia bat hala eskatzen duten pertsonei, betiere datu pertsonalak babesteko hartu behar diren badaezpadako neurriak hartuta.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 17a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Arartekoaren 2019R-922-18 Ebazpena, 2019ko martxoaren 21ekoa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari gomendatu zaio hala eskatutako pertsonei eman diezaien Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko azterketetako ahozko probaren grabaketen kopia. Arartekoaren 2019R-922-18 Ebazpena, 2019ko martxoaren 21ekoa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari gomendatu zaio hala eskatutako pertsonei eman diezaien Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko azterketetako ahozko probaren grabaketen kopia.
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad