ARARTEKOAK GALDAKAOKO UDALARI GOMENDATU DIO BEHARREZKO NEURRIAK HAR DITZALA SKATE PISTA BATEN ERABILERA LEGEZKOTZEKO



Vitoria-Gasteiz

Herritar batek Arartekora jo zuen, ez baitzegoen ados Galdakaoko Udalaren jarduerarekin; izan ere, Zuazo inguruan skate pista bat jarri zuten, pistatik beraien etxebizitzetara gutxienezko tartea utzi gabe, eta, hango zaratak eragozpen handiak sortzen zizkien.

Kexagileak adierazi zuenez, instalazio berritik 10 metro baino gutxiagora dauden 10 etxebizitzari eragiten die. Tarte hori ez omen da legezkoa, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiak emandako epai baten arabera, hain zuzen, Galdakaoko Udala auzitara eraman zuten prozedura batean; bertan, udalerriko eraikuntza edo instalazio ororen eta beste lursail batzuen artean utzi beharreko gutxienezko tarteak epaitu ziren.

Gainera, kaltetutako bizilagunen ustez, udalak ez du neurririk hartu instalazio horren zaratak sortutako eragozpenak murrizteko, nahiz eta jakin bazekien zer arazo sortu ohi diren horrelako instalazioak jartzen direnean, aurrez beste toki batzuetatik bi pista kendu behar izan baitzituen, sortzen zituzten eragozpenengatik.

Udalak ez dio erantzun instalazioa etxebizitzetatik urrundu eta etxebizitzarik ez dagoen lursailaren beste aldean jartzeko eskaerari.

Araudia aztertu ondoren, Arartekoak uste du skate pista jarduera bat dela eta, gainera, jarduera berria, eta ezin dituela sortu legez zehaztuta dauden parametroetatik gorako zarata-mailak.

Horregatik, Galdakaoko Udalari gomendatu dio proiektu bat onar dezala, eta bertan jaso ditzala ezarritako erabilera horren hirigintza arloko justifikazioa eta hosgabetzeko eta soinua isolatzeko neurri zuzentzaileak, skate pistaren erabilerak jarduera berrietarako kalitate akustikoko mailak betetzen dituela ziurtatzeko, hau da, zaratari buruzko sektore-araudian eskatzen direnak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 30a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Arartekoaren 2019R-1262-17 Ebazpena, 2019ko maiatzaren 7koa. Horren bidez,
Galdakaoko Udalari gomendatzen zaio beharrezkoak diren neurri guztiak har
ditzala"skate" pistaren erabilera legeztatzeko eta dagozkion kalitate akustikoko
mailak betetzen dituela ziurtatzeko. Arartekoaren 2019R-1262-17 Ebazpena, 2019ko maiatzaren 7koa. Horren bidez, Galdakaoko Udalari gomendatzen zaio beharrezkoak diren neurri guztiak har ditzala"skate" pistaren erabilera legeztatzeko eta dagozkion kalitate akustikoko mailak betetzen dituela ziurtatzeko.
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad