BILERA EGINGO DU OMBUDSMANAREN IBEROAMERIKAKO FEDERAZIOAREN EMAKUMEEN DEFENTSA-ERAKUNDEEN SAREKO EUROPAKO ESKUALDEAK


Sexu- eta ugalketa-eskubideak eta indarkeria obstetrikoa
Vitoria-Gasteiz

Arartekoaren ekimenez, datorren ekainaren 14an, Gasteizko Montehermoso kultura etxean bilera egingo Ombudsmanaren Iberoamerikako Federazioaren Emakumeen Defentsa-erakundeen Sareko Europako Eskualdeak.

Julia Hernández arartekoaren ondokoa da sare horren Europako Eskualdeko koordinatzailea. Sareak denbora luzea darama topaketa horretan aztertuko diren gaiak lantzen: sexu- eta ugalketa-eskubideak eta indarkeria obstetrikoa.

Sexu- eta ugalketa-eskubideak oinarrizko giza eskubideak dira eta osasunerako giza eskubidearen zati bat, Biztanleriari eta Garapenari buruzko Nazioarteko Bilkuran onartu zenez (Kairo, 1994).

Indarkeria obstetrikoa, berriz, emakumeen gorputzean eta ugaltze-prozesuetan egiten den indarkeria da, eta ez da indarkeria fisikoa bakarrik, baizik eta baita indarkeria psikikoa ere. Haurdun dauden emakumeenganako gizatasunik gabeko tratuan ikusten da batez ere, eta osasun sexualean, haurdunaldian, erditzean eta erditu ostean azaltzen diren jokaera mehatxatzaileetan.

Premisa horiek abiapuntu hartuta, sare horren Europako Eskualdeko kideei beharrezkoa iruditu zaie eskubide horiek Europako Eskualdean gaur egun zer egoeratan dauden aztertzea, defentsa-erakundeek bildutako datuetan oinarrituta.

Aurretiaz lan hori egin ondoren, hainbat adituk mahai-inguru batean parte hartuko dute, eta, gero, ateratako ondorioak jakinaraziko dituzte.

Topaketara joan nahi duten pertsonak Arartekoarekin harremanetan jar daitezke helbide honen bitartez: m-lana@ararteko.eus

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 3a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Topaketaren egitaraua 2019-06-14 Topaketaren egitaraua 2019-06-14
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad