LEHEN ARGITALPENA EGIN DU HIZKUNTZA ORDEZKARIEN NAZIOARTEKO ELKARTEAK (ARARTEKOA BERTAKO KIDE DA), HIZKUNTZA OFIZIALAK, EREMU URRIKO HIZKUNTZAK ETA HIZKUNTZA INDIGENAK BABESTEAZ


"Constitutional Pioneers: Language Commissioners and the Protection of Official, Minority and Indigenous Languages"
Vitoria-Gasteiz

Argitalpen horren bidez, Hizkuntza Ordezkarien Nazioarteko Elkarteak (IALC) ezagutzera eman nahi du hizkuntza-ordezkariek zer-nolako garrantzi estrategikoa duten hizkuntzak babestu eta sustatzeko orduan, eta sentikorrago bihurtu nahi ditu jendea, oro har, eta gobernuak, bereziki.

"Constitutional Pioneers" talde-lana da, hizkuntza-ordezkariek mundu osoan dituzten eginkizun, betebehar eta metodoen gainean. Ikertzaile akademikoen eta profesionalen ekarpenetan teoria eta praktika nahasten dira, eremu urriko hizkuntzen eskubideak babesten diharduten erakunde horiek aztertzean.

Elkarte horretan biltzen dira hizkuntza-eskubideak babesten dituzten erakundeak, eta Arartekoa ere bertako kide da. Elkartearen helburua da mundu zabalean berdintasuna, aniztasuna eta hizkuntza-eskubideak sustatu eta bultzatzea, eta hizkuntza-ordezkariei laguntzea, maila profesional gorenak lortu ahal ditzaten, bide hauek erabiliz:

· Hizkuntza-ordezkariak sortzean, aholkuak ematea.
· Prestakuntzako eta lanbide-garapen, ikerketa eta informaziorako baliabideak truka daitezen erraztea.
· Hizkuntza-ordezkarien garrantziari buruzko ezagupenak eta kontzientziazioa areagotzea.
· Azterlan enpirikoak partekatzea, hizkuntza-eskubideak sustatzeko asmoz.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 3a

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad