BIZKAIKO ALDUNDIAK BERRIZ AZTERTUKO DU AGIRIEN KOPIA KAUTOTUA EMATEKO PROZEDURA



Vitoria-Gasteiz

Horrela, foru erakunde horrek Arartekoaren gomendioa onartu du, herritar batek kexa egin ondoren. Izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiaren (BFA) Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak ez zion sarrera-data duen zigilua jarri nahi izan 2018ko martxoan eraman zituen idazki batzuen kopiaren karatulan.

Bertako funtzionarioak kexagileari azaldu zionez, herritarrak hartzen duen idazkian sarrera-zigilurik ez jartzeko agindu zioten, jada erregistro mekanizatuaren ziurtagiri bat eman ziotelako.

Hala ere, herritarraren ustez, ziurtagiri hura ez zen nahikoa agiria aurkeztu zuela benetan egiaztatzeko, elektronikoki egiaztatzen ez bazuen behintzat, baina bera ez dago behartuta administrazioarekin elektronikoki erlazionatzera.

BFAk Arartekoari erakutsi dio erabiltzailea kontuan hartu eta hari kalterik ez eragiteko borondatea duela, une oro administraziorako sarbidea erraztuz, nahiz eta nahitaezkoa izan administrazio elektronikoa ezartzea.

Arartekoaren iritzian, guztiz onartu da berak egindako gomendioa, honako paragrafo hau barne dela: "Erregistro elektronikoa abian ez baldin badago, eskuz zigila dezala herritarrek aurkeztutako dokumentuen kopia, interesdunak hala eskatzen baldin badu."

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 1a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Arartekoaren ebazpenak
Arartekoaren 2019R-1084-18 Ebazpena, 2019ko maiatzaren 17koa. Horrenbitartez, Bizkaiko Foru Aldundiari gomendatzen zaio berriz azter dezala dokumentubaten kopia autentifikatua (sarrera-data, -ordua eta -zenbakia biltzen dituena)emateko prozedura, bai eta azaldutako gaiari lotutako beste kontu batzuk ere. Arartekoaren 2019R-1084-18 Ebazpena, 2019ko maiatzaren 17koa. Horrenbitartez, Bizkaiko Foru Aldundiari gomendatzen zaio berriz azter dezala dokumentubaten kopia autentifikatua (sarrera-data, -ordua eta -zenbakia biltzen dituena)emateko prozedura, bai eta azaldutako gaiari lotutako beste kontu batzuk ere.
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad