AMOREBIETA-ETXANOKO UDALAK HIZKUNTZA-PROTOKOLO BAT PRESTATU DU, EUSKARA ERABILTZEKO PLANA ERAGINKORRA IZAN DADIN


Horrela, Arartekoak bukatu du bere jarduera. Kexa bat jaso ondoren hasi zen jarduten, izan ere, ustez, hizkuntza-eskubide batzuk urratzen ari ziren. Nabarmendu nahi du udalak egoera hori konpontzeko erakutsi duen jarrera eta bizkortasuna.
Vitoria-Gasteiz

Pertsona batek Arartekora jo zuen, salatu nahi baitzuen Amorebieta-Etxanoko Udalak ez zuela bermatzen, bere arloetako askotan, herritarrek udal zerbitzuekin euskaraz harremanak izateko duten eskubidea. Kexagilea herri horretako udaltzaina da eta ezin zuen bere lana euskaraz egin, zeuzkan baliabideak gaztelania hutsean baitzeuden (inprimakiak, informatika-aplikazioa...). Gainera, bere nagusiarekin eta lankide askorekin gaztelaniaz baino ezin zuen hitz egin, euskaraz ez dakitelako. Bere iritziz, bere lana euskaraz egiterik ez izateak zuzenean eragiten die herritarrei.

Arartekoak informazioa eskatu zion Amorebieta-Etxanoko alkateari, bere iritzia jakiteko eta, hala bazegokion, beharrezko neurriak har zitzan. Alkateak egiaztatu zuen kexek oinarria zutela, eta adierazi zuen jada eman zituela beharrezko aginduak egoera hori konpontzeko.

Arartekoak azpimarratu egin nahi du Amorebieta-Etxanoko Udalak espediente honi eman dion garrantzia eta trataera. Zenbait proposamen egin ditu euskaraz komunikatzeko eskubidea bermatzeko (bai herritarrena, bai langileena), Euskara Erabiltzeko Plana zehazteko eta hori gauzatu ahal izateko. Gainera, hizkuntza-protokolo bat prestatu du, Euskara Erabiltzeko Plana eraginkorra izan dadin; plan hori langileen eta bere sailen artean zabalduko duela hitzeman du, herritarrengan ere eragina izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 10a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Arartekoaren 2019IR-37-19 Ebazpena, 2019ko abuztuaren 28koa. Horren bitartez amaiera ematen zaio hurrengo kexa honi: euskarazko zerbitzu egoki bat ematearen beharra Amorebieta-Etxanoko Udalean. Arartekoaren 2019IR-37-19 Ebazpena, 2019ko abuztuaren 28koa. Horren bitartez amaiera ematen zaio hurrengo kexa honi: euskarazko zerbitzu egoki bat ematearen beharra Amorebieta-Etxanoko Udalean.
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad