Bihar, urriaren 12an Zainketa Aringarrien Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, gaur Manuel Lezertua arartekoa eta Alberto Meléndez Arinduz Euskadiko Zainketa Aringarrien Elkarteko presidentea elkarrekin agertuko dira Bilbon, bi agiri irakurtzeko: Arartekoaren erakunde-adierazpena eta Arinduz-en proposamena, gaixotasun aurreratuak eta terminalak dituzten pertsonen eta beren familien eskubideei buruzkoa egiteko, beraien duintasuna babestuko duen arreta eman dadin.
Ekitaldi horren bidez, Arartekoak eta Arinduz-ek mezu bat helarazi nahi diete euskal gizarteari eta erakundeei: oso garrantzitsua dela gaixo larriei bizitzaren amaiera-prozesuan laguntzea, baita beren senideei ere.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 12a
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK | |
![]() |
Declaración institucional 12-10-2019 |
![]() |
Arinduzen proposamena |