HERRIAREN DEFENDATZAILEEN KOORDINAZIORAKO XXXIV. JARDUNALDIAK


"Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak artatzea"


Sevilla

Manuel Lezertua arartekoa eta Julia Hernández bere ondokoa Sevillan dira egunotan, Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako XXIVI. Jardunaldietan parte hartzen. Gai hau eztabaidatzen ari dira: "Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak artatzea".

Gaur, arartekoak pertsonen salerosketari, asiloari eta nazioarteko babesari buruzko mahai-inguru bat moderatu du. Bertan Gurutze Gorriko, CEARreko eta Sevillako Atzerritartasun Brigadako zenbait ordezkarik hartu dute parte.

Espainiara familiarik gabe iristen diren haur eta nerabe horiek oso egoera kalteberan eta babesik gabe daude, beraien beharrak ez dira fisikoak bakarrik, baizik eta, batez ere, psikologikoak eta emozionalak; horregatik, erabateko eta espezializatutako lehen harrera behar dute. Talde heterogeneoa da eta banan-banan tratatu behar dira beraien arreta- eta babes-premiak.

Fenomeno arras konplexua da, adingabe horiek kalteberatasun larrian daudelako, administrazio sare batek esku hartzen duelako eta gizartean ondorioak dituelako. Adingabeak babesteko sistemak osorik eta modu espezializatuan artatu behar ditu, nolako premia bereziak dituzten kontuan hartuta.

Herriaren defentsa-erakundeek bermatu behar dute adingabe horiek artatzeaz arduratzen diren administrazioek, beren jardueretan, umeen interes gorena hartuko dela ardatz nagusitzat, eta, nolanahi ere, haur izatea lehenetsiko dutela etorkin izatearen gainetik.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 15a

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad