EUROPAKO KONTSEILUAREN 70. URTEURRENA (1949-2019): GIZA ESKUBIDEAK ETA DEMOKRAZIA



Donostia-San Sebastián

Manuel Lezertua arartekoak hasiera eman dio gaur, Donostian, "Europako Kontseiluaren 70. Urteurrena: Giza Eskubideak eta Demokrazia" izenburuko jardunaldiari. Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza Sailaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak antolatu du.

Europako Kontseilua, 1949ko maiatzaren 5ean Londresko Itunak sortua, Europan giza eskubideen nazioarteko erakunde nagusia da. Erakundearen oinarrizko zutabeak Giza Eskubideen Europako Hitzarmena eta Europako Gutun Soziala dira. Europako Kontseiluak Estrasburgon du egoitza eta 47 estatu kidek eta 830 milioi lagunek osatzen dute. Europako Kontseiluak Europar Batasunak baino estatu gehiago hartzen ditu bere baitan.

"Beraz, arartekoaren esanean kide kopuru heterogeneoagoa da eta bertan beharrezkoak dira sentikortasuna, kultura arteko trebetasun handiak eta negoziazio-lan bizia. Europako Kontseilua funtsezkoa da zubi bezala eta guztien etxe bezala, izan ere, azken batean, estatu kideei beti gogoraraziko dizkie beraien oinarrizko betebeharrak, eta bere herritarrei eta erakundeei beti hainbat aukera eskainiko dizkie beraien eskubideak defendatzeko edo horiek ahultzea eragozteko".

Jardunaldian jorratuko diren gai nagusien artean aipatzekoak dira, besteak beste, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jurisprudentziaren eragina; demokrazia eta lurralde-kohesioa; Tokiko Autonomiaren Europako Gutuna eta Europako Kontseiluak balio demokratikoak zalantzan jartzeari emandako erantzuna.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 2a

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad