"GURE ESKUBIDEAK" ESKOLA-LANEN V. LEHIAKETAKO SARIAK EMATEA



Vitoria-Gasteiz

Iñigo Lamarca arartekoak "Gure eskubideak" eskola-lanen V. Lehiaketako sariak eman ditu gaur goizean Gasteizen, erakundearen egoitzan.

UNICEFeko, Save The Childreneko, Koldo Mitxelena institutuko, Arartekoko Haur eta Nerabeen Kontseiluko eta Arartekoaren bulegoko zenbait ordezkarik osatu dute aukeraketa batzordea. Batzorde horrek, lehiaketaren edizio berri honetara aurkeztutako material eta programak aztertu eta gero, deialdian iragarritako saria (bidaia eta arbel digitala) ikastetxe honi ematea proposatu zuen:

Lehen Hezkuntzako saria: Bilboko Zamakola IPri emana, "Eskolan haurren eskubideekiko konpromisoa geure gain hartuz".

Lehiaketa honetan parte hartu duten ikastetxe guztiek partaidetza ziurtagiria jaso dute.


Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 16a

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad