ARARTEKOAK ONTZAT JO DU HONDARRIBIKO GAZTE BATZUK EMAKUMEAK ALARDEAN BERDINTASUNEZ PARTE HARTZEAREN ALDE EGOTEA



Vitoria-Gasteiz

Arartekoak pozik hartu du Hondarribiko alarde tradizionalean parte hartzen duten gazte batzuek atzo egin zuten jendaurreko adierazpena: alegia, emakumeek jai horretan berdintasunez parte hartzea babesten dutela.

Erakunde honi oso ona iruditu zaio berri hori, argi eta garbi erakusten baitu gizartea aurrera doala -gazteak buru direla jai giroko bizikidetza eredu berri baterantz, non emakumeen eta gizonen erabateko berdintasuna ezin uko eginezko baldintza baita.

Aurreko urteetan gizartean egindako galdeketak eta inkestak jada irudiztatzen ari ziren Hondarribiko biztanleen iritzi geroz eta zabalduagoa, elkar ulertzearen, bizikidetza baketsuaren eta gizonak eta emakumeak ospakizun horretan berdin barneratzearen aldekoa. Irudi hori ez zetorren inolaz ere bat plastiko beltzen muturreko adierazpenarekin, izan ere, erabateko berdintasuna lortzeko bidean gizarteak izan duen aldaketa onartu nahi ez zutenek aldezten zuten adierazpen hori.

Horregatik, Arartekoari ontzat jo du berariaz gazteek babestu duten aldaketa-adierazpen hori, eta itxaropena dauka emakumeek laster Alardean berdintasunez parte hartuko dutela, modu normalizatu eta baketsuan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 8a

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad