ARARTEKOAK LANBIDERI GOMENDATU DIO BERRIZ AZTER DEZALA DIRU-LAGUNTZA BATZUK UKATZEKO ERABAKIA, IZAN ERE, BERE USTEZ, KEXAGILEAK BETE DITU ESKATUTAKO BALDINTZAK



Vitoria-Gasteiz

Herritar batek esku hartzeko eskatu zion Arartekoari, ez baitzegoen konforme Lanbideren erabaki batekin; haren bitartez, ukatu egin zioten diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) eta etxebizitzarako prestazio osagarria (EPO) jasotzeko eskubidea, "Hitzarmen arauemailea edo epaia betez, mantenua izateko daukan eskubidea baliarazi ez zuelako".

Kexagileak guraso bakarreko bizikidetza-unitatea osatzen du bere semearekin batera; semea adinez nagusia da, baina ikasten ari da eta ekonomikoki beraren mende dago. Ez zegoen ados diru-laguntzak ukatzearekin eta, batez ere, horretarako emandako arrazoiekin, bada, bere iritziz, berak bete zituen DSBE/EPOren titular izateko baldintza eta betebehar guztiak.

Arartekoak laguntza eskatu zion Lanbideri, eta herritarrak emandako agiriak aztertu zituen.
2005ean, banandu ondoren, bi gurasoek hitzarmen arauemaile bat sinatu zuten gurasoen eta semearen arteko harremana eraentzeko.

Hala ere, denbora tarte bat igaro ostean, aita auzi-iheslaritzat jo zuten, ez baitzen epaitegira agertzen, ez baitzuen mantenu-pentsiorik ordaintzen eta ez baitzekiten non zegoen.

Kexagileak doako laguntza juridikoa eskatu zuen dibortzio-prozesua hasteko, eta, gainera, behin baino gehiagotan hasi zuen, epaibidean, diru-laguntza edo eskubide hura erreklamatzeko prozedura. Harrezkero ez du etsi, ezta bikote ohia non zegoen ez zekitenean ere.

Arartekoak uste du herritar horrek baliarazi duela eduki ekonomikoa jasotzeko zeukan eskubidea, eta, horregatik, erabakia berriz aztertzeko gomendatu dio Lanbideri.

Vitoria-Gasteiz 2019ko irailaren 18a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Arartekoaren 2019R-2256-18 Ebazpena, 2019ko uztailaren 30ekoa. Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari honako hau gomendatzen zaio: berrikus dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarriaren eskubide subjektiboa ukatzeko ebazpena; horren arabera, kexagileak ez du bete eskubide ekonomikoak baliarazteko betekizuna, ez baitu egiaztatu epai judizialean erabakitako gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak betearazteko eskaera egin izana. Arartekoaren 2019R-2256-18 Ebazpena, 2019ko uztailaren 30ekoa. Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari honako hau gomendatzen zaio: berrikus dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarriaren eskubide subjektiboa ukatzeko ebazpena; horren arabera, kexagileak ez du bete eskubide ekonomikoak baliarazteko betekizuna, ez baitu egiaztatu epai judizialean erabakitako gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak betearazteko eskaera egin izana.
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad