ATZERRITARTASUN ETA ASILOARI BURUKO POLITIKAK EUROPAR BATASUNEAN



Leioa

Euskal Herriko Unibertsitateak Atzerritartasunari eta asiloari buruzko politikak Europar Batasunean gaiari lotuta antolatu duen III. Nazioarteko Biltzarrean parte hartu du gaur Manuel Lezertua arartekoak.

EHUko Oinarrizko Eskubideak eta Botere Publikoak masterreko zuzendaria den Iñaki Lasagabaster jaunarekin batera, arartekoak biltzarraren hasiera ekitaldian parte hartu du "Babesteko dagoen betebehar etiko eta juridikoa" izeneko hitzaldiarekin.

Orain dela gutxi, Gasteizen bilduta, autonomia erkidegoetako herriaren defendatzaileek egin zuten baterako adierazpenaren berri eman du, besteak beste, Lezertuak bere mintzaldian. Bertan, Europako, Estatuko eta autonomia erkidegoetako agintariei eskatu zieten bete ditzatela beren betebehar eta konpromisoak asilo eskatzaileak birkokatu eta birlekukotzearen arloan, eta beharrezko lankidetza-neurriak har ditzatela oraingo egoera onartezina bukarazteko.

Orobat, egindako proposamenen gainean agintariek eman dituzten erantzun batzuk azaldu ditu arartekoak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 11

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad