Errefuxiatuei buruzko FRA-CoE oharra


Martxoaren hasieran Grezia eta Turkiaren arteko mugan sortutako egoera, Greziako gobernuak hartutako erabakiak (EBk babestuak) eta COVID-19 koronabirusaren pandemia direla eta, Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Agentziak eta Europako Kontseiluak baterako ohar bat atera dute. Bertan, estatuen betebeharrak gogorarazi dituzte, Giza Eskubideen Europako Hitzarmenarekin, Errefuxiatuen Estatutuari buruzko Genevako Konbentzioarekin eta Europar Batasunaren asilorako sistema erkidearekin bat etorriz. Oharrean argitzen da ezin dela eten asiloa eskatzeko eskubidea, eta nazioarteko babes-beharrak ezin daitezkeela alde batera utzi mugetan osasun-egoera jakin bati buruzko neurriak ezartzean. Zenbait neurri (hala nola testak egiteak, isolamenduak eta berrogeialdiak) lagungarriak izan daitezke asilo-eskatzaileen iritsiera modu ordenatu eta seguruan kudeatzeko, eta, aldi berean, asilo-eskubidea errespetatzeko eta itzultzearen kontra babesteko. Orobat, bereziki gogorarazten dira oso pertsona kalteberenganako eta haurrenganako betebeharrak, horiek bidaia-lagunekin heldu ala bidaia-lagunik gabe.

Iturria: Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Agentzia

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad