Europako Kontseilua prestatzen ari da giza eskubideak, demokrazia eta zuzenbide estatua errespetatzen ez dituzten estatuen kontra jarduteko


Orain dela gutxi, Europako Kontseiluan bi agiri onartu dira, estatu kideetako batek Europako Kontseiluaren sorrera-balioak (giza eskubideak, demokrazia eta zuzenbide estatua babestea) larriki urratzen baditu, halako egoerei aurre egiteko tresnak indartzeko.

Alde batetik, Ministroen Batzordeak, Agindu baten bidez, baterako prozedura bat ezarri du Batzordearen beraren, Parlamentu Batzarraren eta Idazkaritza Nagusiaren artean, lehenik eta behin urratze larria egin dela egiaztatzeko, urratze hori zuzentzeko jarduera-plan bat adosteko eta, ikuskatutako Estatuak zuzentzen ez badu, haren kontrako neurriak hartzeko, Europako Kontseiluaren organoetan parte hartzeko eskubiderik gabe utziz edo erakundeko partaide izateari amaiera emanez.

Bestetik, Ministroen Batzordeak egiaztapen zerrenda bat onartu du, Veneziako Batzordeak egina (Konstituzio zuzenbideko adituen taldea da hori), herrialde batzuetan ikusi diren nagusikeriazko desbideratzeak galarazteko, izan ere, herrialde horien buruzagiek lortutako gehiengoak erabiltzen dituzte legeak parlamentuko eztabaidarik gabe onartzeko, demokraziaren kontrol erakundeak desegiteko edo epaileen independentzia ahultzeko.

Iturria: Europako Kontseilua

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad