GU GEU: EUSKADIKO ZENBAIT NESKA-MUTILEK MANIFESTU BAT PRESTATU DUTE, BERAIEN IKUSPEGITIK AZALTZEKO HAURREN ESKUBIDEAK ZER DIREN ETA ZER ONDORIO DAKARTZATEN BEREKIN


Ararteko erakundearen, Save the Childrenen eta Unicefen ekimena da, aurten ospatzen baita Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren 25. urteurrena


Bilbo

Neska-mutilen talde batek, Euskadiko haur eta nerabeen ordezkari gisa, topaketa batean parte hartu dute gaur Bilbon, egun osoan. Bertan, hausnartzeko eta eraikitzeko metodologia berritzaile baten bitartez, beraiei dagozkien eskubideak zer diren eta zer ondorio dakartzaten aztertu dute. Horrela, beren ikuspegia azaldu dute euskal gizarteari zuzendutako azken agiri batean: Bilboko Manifestuan.

Manifestu hori prentsaurrekoan aurkeztuko da datorren azaroaren 20an, egun horretan 25 urte beteko baitira Nazio Batuen Batzorde Nagusiak Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena onartu zuenetik. Nazioarteko giza eskubideen gaineko hitzarmenen artean, horrexek izan du munduan babesik handiena.

Aldez aurretik, Hitzarmenaren 25. urteurrenaren bereizgarri izatea nahi dugun ospakizun eta errebindikazio esparru horretan, Ararteko erakundeak, Save the Childrenek eta UNICEF Euskal Batzordeak jardunaldi bat antolatu dute gai hau hizpide hartuta: Neska-mutilen interes gorena sistema judizialean. Datorren azaroaren 18an egingo da, Bilboko Justizia Jauregiko liburutegian, parte-hartzaile hauen eskutik: Jorge Cardona, Haurren Eskubideen Batzordeko kide eta Nazioarteko Zuzenbideko irakaslea; Pepa Horno, Espirales Aholkularitza-enpresakoa; eta Jaime Tapia, Arabako Probintzia Auzitegiko magistratua.

Bilbao, 2014ko urriaren 25a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Egitaraua Egitaraua
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad