HIPOTEKAK, ENBARGOAK ETA ETXEBIZITZA IZATEKO ESKUBIDEA



Deia, Diario de Noticias de Álava

Arartekoak -Euskal Herriaren Defendatzaileak- uste du botere eta administrazio publikoei proposamenak egin behar dizkiela Euskadiko milaka eta milaka familia jasaten ari diren egoera larriari aurre egiteko, izan ere, familia horiek ezin dute ordaindu etxebizitza erosteko balio izan zien hipoteka-kreditua, etxebizitza galtzen dute eta, gainera, zorpetuta jarraitzen dute kreditu-kontratua egin zuten finantza-erakundearekin.

Arartekoak proposatzen du bitartekotza mekanismoak eta bideak sor daitezela finantza-erakundeen eta kaltetutako pertsonen artean, ordaintzeke dagoen zorra berriz finantzatzeko edo etxebizitza enkantean ateratzea eragozteko aukerak ahalbidetu daitezen. Bestalde, ahaleginik handiena egin behar da etxebizitzatik botatzeko prozesuek eragindako familien eta pertsonen etxebizitza izateko eskubide konstituzionala babesteko, inor kalean gera ez dadin, "aterperik gabe". Hirugarrenik, Arartekoaren iritziz, berritu egin behar dira Hipoteka Legea eta Prozedura Zibilaren Legea, "ordainean ematea" deritzana ezar dadin eta, hartara, enbargatutako etxebizitza entregatuta, hipoteka-zorra kita dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 30a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Artículos de opinión
Arartekoaren iritzi artikulua Arartekoaren iritzi artikulua
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad