MANUEL LEZERTUAK ARARTEKOAREN KARGUA HARTU DU



Vitoria-Gasteiz

Manuel Lezertuak gaur goizean hartu du EAEko arartekoaren kargua, Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkuraren aurrean.

Ekitaldian izan dira, ararteko berriaren senide eta lagunez gain, aurreko kargudunak ere.

Euskal Ganberak joan den maiatzaren 28an izendatu zuen ararteko Manuel Lezertua, EAJ-PNV, PSE-EE eta PPren aldeko botoen bidez.

Bilbon jaioa, Lezertua Zuzenbidean lizentziaduna da eta legeriako master bat egin zuen Londreseko Unibertsitatean. Eusko Jaurlaritzaren abokatu gisa hasi zuen bere lan-ibilbidea eta gero Estrasburgora joan zen, Giza Eskubideen Europako Auzitegiko eta Auzitegi Konstituzionaleko letradu moduan lan egitera.
Europako Kontseiluaren Finantza-kriminalitatearen kontra borrokatzeko Alorreko buru izan da, eta erakunde horretako aholkulari juridiko.

2015eko ekainaren 18a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Manuel Lezertua, Arartekoaren curriculum-a Manuel Lezertua, Arartekoaren curriculum-a
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad