Nazioarteko Justizia Auzitegia: behin-behineko neurriak Rohingya errefuxiatuen alde


2016. urteaz geroztik, Rohingya gutxiengoak, Myanmarren iparraldean kokatutakoak, giza eskubideen urraketa larria bizi du, eta egoera horrek 740.000 pertsona baino gehiago behartu ditu Bangladeshen babesa bilatzera, Nazio Batuen Batzar Nagusiak dioenez.

Nazioarteko Justizia Auzitegiak Myanmarri zuzendutako agindu baten bidez esku hartu du, behin-behineko neurriak har ditzan egoera hori geldiarazteko. Gambiak jarri zuen auzi-eskea, 2019ko azaroan, Nazioarteko Justizia Auzitegian. Auzitegiak baieztatu du edozein Estatuk, alegatu diren genozidio-ekintzek eragindakoa izan ala ez izan, eskubidea daukala beste Estatu batzuek Genozidioaren kontrako Hitzarmena bete dezaten eskatzeko.

Iturria: Nazioarteko Justizia Auzitegi

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad