Ebazpenen atalean bildutako informazio guztia Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 4.5 artikuluan eta Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan zehazten den seudonimizazio prozeduraren arabera moldatu dugu, informazio hori pertsona identifikatu edo identifikagarriren batekin lotzerik ez izateko.
separador
2006. URTEKO EBAZPENAK ETA GOMENDIOAK
Data Arartekoaren ebazpena Zehazt. Testua
30/10/2006
 Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari gomendatu zaio familiek adierazitako bizilekuak errealitatearekin bat etortzea indartzeko neurriak susta ditzala, laguntza publikoez mantentzen diren ikastetxeetako ikasleak onartzeko prozesuetan. 24/06 ebazpena - 87 KB 24/06 ebazpena - 87 KB
11/10/2006
  Sugerencia 11/10/06 - 50 Kb Sugerencia 11/10/06 - 50 Kb
26/06/2006
 Bizkaiko Foru Aldundiari egina, (...) tutoretzapeko adingabea babestean jarrera eraginkorra izan dezan. 18/2006 GOMENDIOA, ekainaren 26koa - 53 KB 18/2006 GOMENDIOA, ekainaren 26koa - 53 KB
16/05/2006
 Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari egina, Langraiz Okan bizi eta Gasteizko (...) BHIn, D ereduan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikasten ari diren adingabeei onartutako eskola-garraiorako laguntzak edo diru-kopuruak berriz azter ditzan. 11/06 ebazpena - 46 KB 11/06 ebazpena - 46 KB
23/03/2006
 Legazpiko Udalari egina, elkarte gastronomiko baten titularrari zaratak sorturiko eragozpenak saihesteko beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak har ditzala eska diezaion. 8/06 ebazpena - 37 KB 8/06 ebazpena - 37 KB
23/03/2006
 Adunako Udalari egina, herritar bat eta bere bi semeak erroldan sar ditzan eta bi adingabeen hezkuntzarako eskubidea berma dezan. 9/2006 GOMENDIOA, martxoaren 22koa - 40 KB 9/2006 GOMENDIOA, martxoaren 22koa - 40 KB
2004. URTEKO EBAZPENAK ETA GOMENDIOAK
Data Arartekoaren ebazpena Zehazt. Testua
13/01/2004
 Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari egina, eskola-garraioaren zerbitzu osagarria onar diezaien Langraiz Okan bizi eta Gasteizko (...) BHIn derrigorrezko bigarren hezkuntza D ereduan ikasten ari diren adingabeei. Ez da onartu. 1/04 ebazpena - 97 KB 1/04 ebazpena - 97 KB
2002. URTEKO EBAZPENAK ETA GOMENDIOAK
Data Arartekoaren ebazpena Zehazt. Testua
08/07/2002
 Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari egina, Zero eta hiru urte bitarteko haurren hezkuntzako lehen zikloan lehentasunezko eskolatzearen agindua bete dezan, agindu hori ezarrita baitago ikasleak onartzeko araudian eta hezkuntza premia bereziak dituen ikasleriari hezkuntza-erantzuna emateko araudian. Halaber, bat etorri beharko du Euskal Eskola Publikoaren Legeak ziklo hori pixkanaka ezartzeko finkatuta dituen lehentasunekin. Ez da onartu. 29/2002 ebazpena - 34 KB 29/2002 ebazpena - 34 KB
22/02/2002
 Gipuzkoako Foru Aldundiari egina, lurralde historiko horretako Batzar Nagusiei hauxe proposa diezaien: alda ditzatela abenduarren 24ko 8/1998 Foru Arauaren -pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzekoa da hori- 71.4 eta 72. artikuluak, arau horren ezarpen-eremuan sartuz epailearen erabakiz beren seme-alabak elikatzeko urtean kopuru bat ordaintzen duten zergadun ezkongabeak. Onartu da. 5/2002 ebazpena - 18 KB 5/2002 ebazpena - 18 KB

59 eduki, 6 orritan

Aurrekoa Aurrekoa 1 2 3 4 5 6
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad