JARDUERAK
Arartekoaren agerraldia 2018-10-16

ARARTEKOAREN AGERRALDIA EUSKO LEGEBILTZARRAREN BATZORDEAN

Vitoria-Gasteiz 16/10/2018

Manuel Lezertua arartekoa Eusko Legebiltzarraren Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordearen aurrean agertu da, Elkarrekin Podemos taldeak egindako eskaerari jarraituz, 2017. Arartekoaren Haur eta Nerabeen Bulegoak prestatutako txostenaren berri emateko. Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 16a

ARARTEKOAK OÑATIKO UDALARI GOMENDATU DIO OINEZKOEN SEGURTASUNA BERMA DEZALA UDALERRI HORRETAKO BIDE BATEAN

Oñati 11/10/2018

Pertsona batek Arartekoari salatu zion oinezkoek ez zeukatela segurtasunik Oñatiko industrialde batean sartzeko bidean, izan ere, adierazi zuenez, nahitaez bide hartatik igaro behar zuen bere bizilekutik oinez hirigunera iristeko. Haren esanean, oinezkoentzako ibilbide horretan ez dago espaloi jarraiturik pertsonak oinez joan ahal izateko, galtzadatik igarotzen diren ibilgailuek edo enpresen inguruan ibiltzen diren kamioi eta orgek harrapatzeko arriskurik izan gabe. Gainera, espaloia dagoen zatietan, normalean ibilgailuak egoten omen dira aparkatuta. 2001. urteaz geroztik kexagileak askotan jo zuen Oñatiko Udalera konponbide eske. Hala ere, harrezkero denbora luzea igaro zen arren, arazoak konp ...
Etorkintza 2018

ETORKINTZA, 30 URTE ETA GEHIAGO

Bilbo 04/10/2018

Manuel Lezertua arartekoak adikzioei buruzko jardunaldi batean parte hartuko du gaur, Bilbon. Etorkintza fundazioak antolatu du, gizarte-eztabaida pizteko, ikuspegi desberdinak kontrastatuz eta hobetzeko aukerak sortuz. Topaketa hasi ostean, arartekoak moderatzaile-lanak egin ditu honako mahai-inguru honetan: Kannabisaren trataera penala: ikuspuntu berriak. Mahai-inguru horren edukiaren bitartez, kannabisaren kontsumoa zigor arloan jasotzen ari den gaitzespenaren ikuspegi eguneratua izaten lagundu nahi da. Bertan parte hartu dute Juan Mateo Ayala magistratuak -azterketa juridikoa egin du kannabisaren inguruko zigor-politikaren gainean , María Acale Kadizeko Unibertsitateko Zigor Zuzen ...
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad