JARDUERAK

ARARTEKOAK BERE JARDUNA AMAITU DU BIDEAN ZENTROAREN FUNTZIONAMENDU TXARRARI BURUZKO KEXEI LOTUTA. ZENTRO HORI INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMA DIREN EMAKUMEEI ETA, HALA BADAGOKIO, HAIEN SEME-ALABEI HARRERA EGITEKO DA

Vitoria-Gasteiz 23/01/2020

Arartekoak ikerketa luze bat egin du azaldutako alderdien azpian zegoen errealitatea argitzeko. Bertan, informazio-iturri ugari hartu ditu kontuan, zalantzan jarritako baliabidearen bidez emakumeei emandako zerbitzuaren hainbat arlo kontuan hartzera behartzen zuen gaiaren ikuspegi ahalik eta osoena eta errealistena lortzeko. Hala, ebazpenean xehetasun handiagoz azaltzen denez, Arartekoak zentroan bertan egindako ikuskapenetatik ateratako ondorioetan oinarritu da ebazpena, bai eta honako hauetan ere: erabiltzaileei, langileei eta haien ordezkariei egindako elkarrizketetan, zerbitzua ematea hitzartuta zuen enpresari egindako elkarrizketetan eta Gipuzkoako Foru Aldundiko baliabideaz arduratzen ...

BALIOGABETU EGIN DUTE HERRITAR BATI JARRITAKO ISUNA. HARK DESGAITUENTZAKO TXARTELA ZEUKAN ARREN, ISUNA IPINI ZIOTEN LEGEZKO NEURRIAK BETETZEN EZ ZITUEN ERRESERBATUTAKO PLAZA BATEAN APARKATZEAGATIK

Vitoria-Gasteiz 21/01/2020

Gasteizko Udalak isuna ipini zion desgaituentzako aparkatzeko txartela zeukan pertsona bati, bere ibilgailua "desgaituentzako toki batean aparkatzeagatik eta zirkulazio-errei bat partzialki oztopatzeagatik". Udaltzainaren salaketan zehaztu zenez, ibilgailua aparkalekuaren mugetatik kanpo aparkatuta zegoen eta pasadizoa oztopatzen zien ibilgailu handiei. Kexagileak onartu zuen bere ibilgailua erreserbatutako plazaren mugetatik kanpo aparkatuta zegoela, baina, hori justifikatzeko, adierazi zuen plaza hark ez zeuzkala legean ezarritako neurriak. Gainera, ukatu egin zuen bere ibilgailuak zirkulazioa oztopatzen zuenik. Bere esanean, egiaztatu egin zuen bere ibilgailuak ez ziela galtzadan p ...

ARARTEKOAK OFIZIOZKO JARDUERA BAT BUKATU DU PRESTAZIO BATZUK ERREKLAMATZEKO PROZEDURETAN LANBIDEK EBAZPENAK JAKINARAZTEARI BURUZ

Vitoria-Gasteiz 16/01/2020

Zenbait herritarrek Arartekoari adierazi ziotenez, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomia Sailak erreklamazio bat egin zien betearazpen-bidean, oker jasotako prestazio ekonomiko batzuen ondorioz sortu zen zorragatik, zorra ez baitzen borondatezko epean ordaindu. Pertsona haiek esandakoaren arabera, ez zekiten zor horren berri, eta denek ezaugarri berbera zuten: helbidea aldatu zuten Lanbiderekin harremana amaitu ostean, gehienek lanean hasi eta diru-sarrerak zituztelako. Orobat, ez zeuden ados zorra sortu zuten arrazoiekin, eta nabarmendu zuten ez zutela beren iritzia argudiatzerik izan, ez baitzieten jakinarazi ez itzulketa-prozeduraren hasiera, ezta azken ebazpena ere. Arartekoak ofizioz ...
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad