JARDUERAK

Herriaren defentsa erakundeen eginkizuna Gobernu Irekian

13/09/2018

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak prestatutako eta Europako Herriaren defentsa-erakundeak finantzatutako txostena , aztertzen duena zer eginkizun izan dezaketen erakunde horiek Gobernu Ireki arloko politikak eta praktikak abiarazteari dagokionez; defentsa-erakundeek ukitutako alderdien gardentasuna, osotasuna, erantzukizuna eta parte-hartzea sustatzeko dituzten moduei buruzko gomendioak hartzen ditu barne. Iturria: OECD

Europar Batasuneko herritarren eskubideak

12/09/2018

Europar Batasuneko esparru juridikoak ezartzen du Europar Batasuneko herritarrek zirkulazio askerako eskubidea dutela. Hala ere, hori egia bihurtzea erronka bat da oraindik ere. Oinarrizko Eskubideen Europako Agentziaren txosten honetan, Europar Batasunaren zirkulazio askeari buruzko zuzentarauaren aplikazioaren inguruko analisi konparatiboa egin da, aztertutako herrialdeen jurisprudentziaren ikerketa oinarri hartuta. Iturria: Oinarrizko Eskubideen Europako Agentzia

Egunero irakaspen bat: eskoletako indarkeriarekin amaitzea. UNICEF txostena

10/09/2018

Mundu guztiko 13 eta 15 urte bitarteko ikasleen erdiak berdinen arteko indarkeria jasan du eskolan eta inguruan. Epe motzean, indarkeria horrek ikasleen eskolako emaitzetan eragina dauka eta, epe luzean, euren etorkizuna markatzen du. Txosten horrek zehazten du eskoletan eta inguruetan indarkeria gailendu dela eta ikasleek, UNICEFek eta haren aliatuek eskoletako indarkeriarekin amaitzeko egiten dituzten ahaleginak azpimarratzen ditu. Iturria: UNICEF Dokumentua eskuratzeko
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad