JARDUERAK

ARARTEKOAREN ERAKUNDE ADIERAZPENA ERREFUXIATUEN MUNDUKO EGUNEAN

Vitoria-Gasteiz 19/06/2018
2018ko ekainaren 20a
Aurten ere egun honetan Arartekoak ahotsa goratzen du berriz, salatu nahi baitu oso premiazkoa dela nazioarteko konpromisoak eta nazioarteko zuzenbide humanitarioarenak betetzea errefuxiatuak babesteko, batez ere kalteberenak. Ezin gara geldirik geratu Europa egunero suntsitzen duten giza zorigaitzen aurrean. Ezbehar horiek kontzientzia astintzen digute eta gogorarazten digute ez dela bidezkoa balioak eta giza eskubideak Europar Batasuneko estatu kideetako biztanleentzat bakarrik babestea. Agindu etikoa ez ezik, benetako justizia egiteko agindua ere bada giza eskubideen eta errefuxiatuen eskubideen defentsa Europako mugez harago zabaltzea. Gure historiako une honetan ezin gara konformatu barru ...

Ezgaitasunen bat duten pertsonen atxiloketak

11/06/2018

Gomendio eta ebazpen hauen bitartez, Europako Kontseiluaren Parlamentu Biltzarrak adierazi du kezkatuta dagoela ezgaitasunen bat duten pertsonen atxiloketak direla-eta. Izan ere, horiek premia bereziak dituzte eta irisgarritasunik eza pairatzen dute, eta, hortaz, zigor bikoitza ezartzen zaie. Iturria: Europako Kontseilua Gomendioak: ingelesez eta frantsesez Ebazpenak: Irakurri gehiago

Adinekoen eskubideak

08/06/2018

Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Agentziaren urteko txostenak aurten kapitulu berezi bat eskaini die adinekoen oinarrizko eskubideei. Politika publikoetan gero eta garrantzi handiagoa lortu dutela onartu arren, ohartarazi da ikuspegi bakarretik begiratzeko arriskua dagoela, kontuan hartu gabe zahartu ahala zer-nolako arazoei aurre egin behar dieten emakumeek, gutxiengo etnikoek eta ezinduek. Iturria: Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Agentzia
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad