JARDUERAK

Europako Kontseiluaren ekintza plana Europan errefuxiatu eta migratzaile adingabeak babesteko (2017-2910)

Vitoria-Gasteiz 24/05/2017

Gerra eta jazarpenetik ihesi Europara babes bila datozen pertsonen etorrera masiboak eta pertsonen joan-etorri etengabeek Mediterraneo zein Turkian zehar une oro gogora ekartzen digute errefuxiatu eta migratzaile adingabeen egoera larria, baita hainbat giza-eskubideen urraketei aurre egin behar dietela ere. Europako Kontseilua osatzen duten eta kide diren estatu guztiengan du eragina errefuxiatu-uholdeak, modu zuzenean zein zeharka, jatorrizko herrialde, igarotze, helmuga edo birkokatze herrialde diren heinean. Iturria: Europako Kontseiluko Liburutegia Irakurri gehiago

Europako Herriaren Defendatzailearen Estrategiari buruzko kontsulta publikoa

23/05/2017

Herriaren Defendatzaileak parte hartzeko gonbitea zabaldu du kontsulta publiko baten bidez, estrategia berrikuste aldera 2019. urteari begira. Kontsultaren helburua alderdi interesdunen iritzia biltzea da, euren esperientziari zein estrategiaren eraginkortasunaren gainean duten pertzepzioari buruzkoa, baita epe ertainean betetzearen balantzea egitea eta, ahal den neurrian, gure lana berriz bideratzeko eta hobetzeko ideiak jasotzea ere. Kontsulta eskuragarri egongo da EBko hizkuntza ofizial guztietan 2017ko uztailaren 28ra arte. Iturria: Irakurri gehiago
Lazo negro

ARARTEKOAK BERE ATSEKABEA ERAKUSTEN DU MANCHESTERREN EGINDAKO ATENTATUAGATIK, ETA ELKARTASUNA ADIERAZTEN DIE BIKTIMEI ETA FAMILIEI

Vitoria-Gasteiz 23/05/2017

Manuel Lezertua arartekoak irmoki gaitzesten du eta bere nahigabea erakusten du bart Manchester Arenaren kanpoaldean egin zen erasoagatik. Biktima ugari eragin zituen, haietatik asko gazteak, eta izua piztu zuen Ingalaterrako hiri horretan. Une latz hauetan, arartekoak bere samina eta hurbiltasuna partekatu nahi ditu biktimekin, haien senideekin eta britainiar gizartearekin, oro har. Gainera, nabarmendu du gizarte demokratikoaren nagusitasun moralari eutsi behar zaiola, oinarrizko eskubideak zeharo gutxietsiz dihardutenen bidegabekeriaren kontra. Eredu demokratikoaren azpian dauden balio eta printzipioekiko konpromisoa bultzatzea aldezten du, hala nola bizitza eta askatasuna errespetatzea, tol ...
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad