JARDUERAK

IRUNGO ALARDEA OSPATZEN DELA ETA ARARTEKOAREN JAKINARAZPENA

Irun 29/06/2018

Irungo San Martzialeko Alardea ospatzen dela eta, Ararteko erakundeak aurten ere gogorarazi nahi du zein garrantzitsua den, gurea bezalako demokrazia aurreratu batentzat, gizarte eta giza harremanak berdintasun printzipioan oinarritu daitezen lortzea. Printzipio hori bizikidetza-gune guztietan proiektatu behar da, emakumeak gizonen aldean baztertzeko edozein modu eragiten duten inertziak gaindituz. Egia da Irungo emakumeek jaia ospatu ahal izateko toki bat erdietsi dutela berdintasunezko alardean desfilatuz, errebindikazio hori zela medio denbora luzean bizi izan den tentsio hura izan gabe. Hala ere, Arartekoak egiaztatu du lorpen hori iristeko, pertsona, talde eta erakunde askok urtero ahale ...
Lazo negro

ARARTEKOAK GAITSETZI EGITEN DU SOPHIA LOSCHEREN HILKETA

Vitoria-Gasteiz 22/06/2018

Ararteko erakundeak biziki gaitzesten du alemaniar emakume gazte baten kontra Arabako lurraldean gertatutako ekintza hori eta bere arbuioa eta samina adierazi nahi ditu. Hilketa, ustez, kamioilari batek egin du. Euskal gizarteak duen tristura eta amorro sentimentuarekin bat egiten du, ohartzerakoan Sophia gazteak Leipzgen hasi zuen bidaia etxera heltzako asmotan, eta konfidantza osoa jarriz beste pertsona batengan, era latz batean bukatu da Euskadin. Euskadin pertsonen eskubideen defentsarako erakunde den einean, une latz hauetan Arartekoak elkartasuna adierazi nahi dio Sophiaren familiari, baita ere bere dolumina alemaniar gizarteari eta bertako erakundeei,Hilketa hau, zalantzarik gabe, matx ...

GIZARTERATZEAREN ALDEKO II. TOPAKETA

Vitoria-Gasteiz 13/06/2018

Iaz abiarazitako ekimenari jarraipena emanez, Arartekoak eta ARASKI AES Saskibaloi Kirol Elkarteak Gizarteratzearen aldeko II. Topaketa antolatu dute datorren larunbaterako -ekainak 16 . Topaketa horretan 120tik gora emakumek hartuko dute parte -jokalari zein entrenatzaile izan , eta bertan izango da Julia Hernández arartekoaren ondokoa. Aniztasuna aberastasun bihurtzea da helburu, emakumezkoen saskibaloia horretarako tresnatzat erabiliz. ARASKI AES emakumezkoen elkartea 2010an sortu zen, saskibaloiaren inguruan emakumeak trebatu eta sustatzeko proiektu bat garatzeko asmoz. Proiektu horretan, kirol jarduera bera baino esparru zabalagoan kokatzen diren helburuak lortu nahi dira; izan ere, emak ...
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad