JARDUERAK
Koordinazio jardunaldiak 2019

HERRIAREN DEFENDATZAILEEN KOORDINAZIORAKO XXXIV. JARDUNALDIAK

Sevilla 15/10/2019
"Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak artatzea"
Manuel Lezertua arartekoa eta Julia Hernández bere ondokoa Sevillan dira egunotan, Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako XXIVI. Jardunaldietan parte hartzen. Gai hau eztabaidatzen ari dira: "Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak artatzea". Gaur, arartekoak pertsonen salerosketari, asiloari eta nazioarteko babesari buruzko mahai-inguru bat moderatu du. Bertan Gurutze Gorriko, CEARreko eta Sevillako Atzerritartasun Brigadako zenbait ordezkarik hartu dute parte. Espainiara familiarik gabe iristen diren haur eta nerabe horiek oso egoera kalteberan eta babesik gabe daude, beraien beharrak ez dira fisikoak bakarrik, baizik eta, batez ere, psikologikoak eta emozionalak; horregatik, erab ...

Aldi baterako arloko teknikari bat hautatzeko prozedura iragartzen da

14/10/2019

2019ko urriaren 14an argitaratu da EHAAn Arartekoaren ebazpena. Honen bidez, arloko teknikari bat hautatu nahi da, batez ere Haur eta Nerabeentzako Bulegoko Zuzendaritzari laguntzeko eta harekin lanean aritzeko, haur eta nerabeekin zerikusia duten Ararteko erakundearen politika guztiak kudeatzeko orduan.

ARARTEKOAK ERANDIOKO UDALARI GOMENDATU DIO BEHARREZKO NEURRIAK HAR DITZALA OSTALARITZA ESTABLEZIMENDU BATZUETAN BAIMENIK GABE JARRITAKO TERRAZAK KENTZEKO

Vitoria-Gasteiz 14/10/2019

Herritar batek Arartekoari azaldu zionez, Erandioko Udaleko alkateak baimenik gabe jarri ziren terraza batzuk kentzeko agindua eman zuen, baina ez zen bete. Terraza horiek ezin ziren legeztatu, ezin baitzituzten bete udal ordenantzan eta irisgarritasun araudian ezarritako baldintzak. Kexagilearen esanean, 2018ko maiatzean Arartekoak bukatutzat jo zuen bere jarduera beste kexa-espediente batean, izan ere, udalak terraza horiek kentzeko agindua eman zuen. Hala ere, interesdunak dioenez, terrazek bere horretan jarduten dute, eta udalak ez du betearazi mahaiak eta aulkiak kentzeko agindua. Egun bateko epea eman zuen horretarako. Arartekoak informazioa eskatu zion udalari, baina jasotako erantzunea ...
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad