JARDUERAK

Aldi baterako arloko teknikari bat hautatzeko prozedura iragartzen da

14/10/2019

2019ko urriaren 14an argitaratu da EHAAn Arartekoaren ebazpena. Honen bidez, arloko teknikari bat hautatu nahi da, batez ere Haur eta Nerabeentzako Bulegoko Zuzendaritzari laguntzeko eta harekin lanean aritzeko, haur eta nerabeekin zerikusia duten Ararteko erakundearen politika guztiak kudeatzeko orduan.
Urriak 12: Zainketa Aringarrien Nazioarteko Eguna

URRIAK 12: ZAINKETA ARINGARRIEN NAZIOARTEKO EGUNA

Bilbo 11/10/2019

Bihar, urriaren 12an Zainketa Aringarrien Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, gaur Manuel Lezertua arartekoa eta Alberto Meléndez Arinduz Euskadiko Zainketa Aringarrien Elkarteko presidentea elkarrekin agertuko dira Bilbon, bi agiri irakurtzeko: Arartekoaren erakunde-adierazpena eta Arinduz-en proposamena, gaixotasun aurreratuak eta terminalak dituzten pertsonen eta beren familien eskubideei buruzkoa egiteko, beraien duintasuna babestuko duen arreta eman dadin. Ekitaldi horren bidez, Arartekoak eta Arinduz-ek mezu bat helarazi nahi diet.euskal gizarteari eta erakundeei: oso garrantzitsua dela gaixo larriei bizitzaren amaiera-prozesuan laguntzea, baita beren senide ...

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALAK HIZKUNTZA-PROTOKOLO BAT PRESTATU DU, EUSKARA ERABILTZEKO PLANA ERAGINKORRA IZAN DADIN

Vitoria-Gasteiz 10/10/2019

Pertsona batek Arartekora jo zuen, salatu nahi baitzuen Amorebieta-Etxanoko Udalak ez zuela bermatzen, bere arloetako askotan, herritarrek udal zerbitzueki.euskaraz harremanak izateko duten eskubidea. Kexagilea herri horretako udaltzaina da eta ezin zuen bere lan.euskaraz egin, zeuzkan baliabideak gaztelania hutsean baitzeuden (inprimakiak, informatika-aplikazioa... ). Gainera, bere nagusiarekin eta lankide askorekin gaztelaniaz baino ezin zuen hitz egin.euskaraz ez dakitelako. Bere iritziz, bere lan.euskaraz egiterik ez izateak zuzenean eragiten die herritarrei. Arartekoak informazioa eskatu zion Amorebieta-Etxanoko alkateari, bere iritzia jakiteko eta, hala bazegokion, beharrezko neurria ...
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad