BERRIAK

Alternatives to immigration detention: fostering effective results (Azterlana)

20/01/2020


Eskuliburu honek tresna gisa balio du immigranteen atxiloketari ordezko aukerak eraginkortasunez aplikatzeari buruzko gida labur eta bisual bat emanez. Bere balio nagusia ordezko aukerak aplikatzeari buruzko alderdi praktikoetan oinarritzen da. Iturria: Europako Kontseilua, Giza Eskubideei buruzko Gobernuarteko Lankidetza Dokumentua eskuratzeko

Konpartitu albiste hau Facebook Twitter Google Buzz MySpace

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak (GEEA) Espainia zigortu du berriro, bigarren auzialdian akusatuak ez entzuteagatik

20/01/2020


Pardo Campoy eta Lozano Rodriguez auziko epaia Europako Gorteak arrazoi horrengatik Espainia zigortzen duen hamaseigarren aldia da azken hamar urteetan, Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 6. 1 artikulua urratzen duela eta. Gaurko epaia hiru epailek osatutako auzitegi batek eman du, 2012an absolbitutako Andres Pardo Campoyren eta Isabel Lozano Rodriguezen demanda bati dagokio, lurralde-antolamenduari buruzko delitu baten ondoriozkoa, jendaurrean ikustaldia egin ondoren. Iturria: La Vanguardia
Konpartitu albiste hau Facebook Twitter Google Buzz MySpace

Haur guztientzat eskubide guztiak

20/11/2019


1989ko azaroaren 20an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak haurren eskubideen Konbentzioa hartu zuen. Bada, lorpen hori munduan adostasunik zabalena duen hitzarmena bilakatu da. Argitalpen honek Konbentzioaren 30. urteurrena gogoratu nahi du. Iturria: Nazio Batuak Dokumenturako sarbidea (ingelesez)

Konpartitu albiste hau Facebook Twitter Google Buzz MySpace
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad