PERTSONEN SALEROSKETAREN AURKAKO MUNDUKO EGUNA


2015eko uztailaren 30a


Vitoria-Gasteiz

Nazio Batuen Asanblada Orokorrak, egun hau aldarrikatzean, estatu, erakunde, organismo eta gizarteari salerosketaren biktima diren pertsonen egoeraren aurrean kontzientzia, ulermen eta erruki handiagoa izateko eskatzen die, euren eskubideak babesteko larritasuna gogoraraziz.

Gaur, Ararteko erakundeak pertsonen salerosketaren erabateko gaitzespena adierazi nahi du eta horrekin batera gizakiak merkantzia balira erabiltzearena. Era berean, sexu esplotazioa, gatibu lanak, organoak ateratzea edo esklabotasun beste edozein motako helburuekin egindako edozein motatako pertsonen salerosketaren aurkako gaitzespen eta kondena irmoa adierazi nahi dugu.

Salerosketa mota guztiekin amaitzeko eta horiek borrokatzeko neurri koherente eta koordinatuak behar dira, bai nazioarte mailan baita eskualde eta nazio mailan ere, eremu ezberdinak barne hartzen dituztenak. Aldi berean lan egin behar dugu biktimen babesean (batez ere emakumeen eta umeen babesean), delituen eta erakunde kriminalen jazarpenean eta arreta sexu edo lan esplotazioa lagundu dezaketen jarrera horietan jarriz, gizarteak hobeto onartzen dituen arren.

Giza-eskubideetan oinarritutako ikuspuntua garapen programen ezarpenean, milurtekoaren garapen helburuak lortzean (eta 2015. urte ondorengo agenda berrian), baita bake kultura baten sorkuntzan, gizakien arteko esklabotasun forma berri hauek ekiditean lehentasuna izan behar du.

Egun honetan, Arartekoak berariaz adierazi nahi du salerosketaren biktimen laguntzarekiko eta hura borrokatzen duten neurrien sustapenarekiko konpromiso irmoa. Honek, hainbat eragile sozial eta instituzionalekin lankidetza sakon eta estua dakar, pertsonen eskubideen defentsa eremu ezberdinetan.

Gasteiz, 2015eko uztailaren 29a

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad