JULIA HERNÁNDEZ, GAURTIK AURRERA, JARDUNEKO ARARTEKOA



Vitoria-Gasteiz

Julia Hernández Valles, 2004ko ekainaz geroztik arartekoaren ondokoa izan eta gero, jarduneko arartekoa da gaurtik aurrera, Iñigo Lamarcak erakundearen buruzagitzan hamar urte baino gehiago egin eta kargua utzi ostean.

Julia Hernández Valles Zuzenbidean lizentziaduna da Salamancako Unibertsitatean, eta Kriminologian lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Horrez gain, zerga zuzenbidean, laneko aholkularitzan eta gizarte segurantzan diplomaduna da.

Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuko abokatu gisa jardun zuen 1989tik 2004ra arte. Gai penal eta zibiletan espezializatu zen, batez ere adingabeen eta emakumeen eskubideak defendatzen. Aldi hartan, Emakume Abokatuen Sareko kide izan zen.

Clara Campoamor elkartearen ordezkari arduraduna izan zen Gipuzkoan. Talde horrek ibilbide luzea egin du emakumeen eta adingabeen oinarrizko eskubideak babesten eta lortutako aurrerapenen alde borrokatzen, ongizate gizartea sortu ahal izateko, guztientzat baldintza beretan, sexu edo adinagatik bereizkeriarik egin gabe. Elkarte horretan eman zuen denboraldian, emakumeen kontrako indarkeriarekin eta sexu-erasoekin zerikusia zuten gaien defentsa juridikoaz arduratu zen.

Emakumeen Defentsa-erakundeen Sareko kide da Ombudsmanaren Iberoamerikako Federazioan (FIO) eta, gaur egun, Europako Eskualdeko koordinatzailea da.

Zenbait jardunaldi eta biltzarretan parte hartu du, batez ere adingabeekin eta emakumeekin lotutakoetan, eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartean sartu zen, kide numerario gisa, 2011ko otsailean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 16an

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad