ARARTEKOAREN MAPAK: IRISGARRITASUNARI BURUZKO INFORMAZIOA


Lankidetza mapak

Vitoria-Gasteiz

Iñigo Lamarca arartekoak, Eginaren Eginez (ezintasun fisikoa duten pertsonen Arabako elkartea), Itxaropena (ikusmen urriko Arabako pertsonen elkartea) eta Euskal Gorrak elkarteetako ordezkariekin batera Arartekoaren mapak proiektua aurkeztu du.

Arartekoaren mapak geolokalizazio proiektu bat da eta herritarren, elkarteen, herri-administrazioen eta Arartekoaren arteko lankidetza barne hartzen ditu.

Publikoki ikus daitekeen mapa interaktiboa eta interes orokorreko guneen, tokien edo eraikinen irisgarritasunari buruzko informazioa jartzean datza. Horrez gain, herritarrekin osatu eta egiaztatu nahi da, baita beste aukera batzuk proposatu ere.

Irisgarriak diren ibilbideak kontsultatzeko eta ikusteko aukera ematen du eta, kontsultatutako puntu bakoitzak toki horretatik gertuen dauden baliabide turistiko, garraio eta liburutegien zerrenda erakusten du.

http://www.ararteko.net/mapak

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 29a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Notas de prensa
Arartekoaren Mapak: aurkezpena Arartekoaren Mapak: aurkezpena
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad