JARDUERAK

EUSKO JAURLARITZAK ZIGOR-PROZEDURAK HOBETUKO DITU OSASUN ARLOKO ARAUDI-URRATZEAK EGON DAITEZKEEN KASUETAN

Vitoria-Gasteiz 11/10/2017

Osasun Sailak Arartekoari oraintsu jakinarazi dionez, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak bermatu egin ditu herritar baten eskaerari erantzunez erakunde honek eman zuen ebazpen batean ateratako ondorioak. Herritar batek zalantzan jarri zituen Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak emandako informazioa eta sorospena gastroenteritis akutuaren agerraldi baten aurrean. Gaitz hori edateko ura kutsatutako industri urarekin elkartzean sortu zen, berak lan egiten zuen ekoizpen-enpresa batean. Arartekoaren ebazpenean ondorioztatu zen Osasun Sailak jakinarazi zizkiola kexagileari lantegi horretan gizakien kontsu ...

ENERGIA-POBRETASUNA EUSKADIN: NEURRIAK ETA JARDUERA EGOKIAK

Irun 10/10/2017

Arartekoak eta Irungo Udalak aztertzeko eta eztabaidatzeko jardunaldi bat antolatu dute urriaren 26rako Ficoban (Irun), gai hau oinarri hartuta: "Energia-pobretasuna Euskadin: neurriak eta jarduera egokiak". Jardunaldiaren helburua hauxe da: energia-pobretasunaren ezagutzan sakontzea, arazo horri erantzuteko onartzen ari diren neurriak eta esperientziak ezagutarazi eta eztabaidatzeko gune bat jartzea, eta arlo horretan erakundeak lankidetzan aritzeko bidea erraztea. Egunean barrena, hainbat hizlarik gai hauek eztabaidatuko dituzte: enpresek zer-nolako erantzukizuna duten gizartearen aurrean energia-pobretasunaren gertaerari aurre egiteko orduan; kontsumitzaile kalteberenak babesteko neurriak ...
Herriaren defendatzaileak 2017

HERRIAREN DEFENDATZAILEEN XXXII. JARDUNALDIAK

Santiago de Compostela 04/10/2017
Informazio publikoa jasotzeko eta gardentasunerako eskubidea
Manuel Lezertua arartekoa, erakundeko ordezkari batzuekin batera, Herriaren Defendatzaileen XXXII. Jardunaldietan parte hartu du egunotan, Compostelako Santiagon. Defentsa-erakundeetako zenbait ordezkarik eta beste aditu batzuek gaiok aztertu dituzte, besteak beste: gardentasunaren garrantzia eskubideak baliatzeko orduan, baita defendatzaileek arlo horretan duten eginkizun nagusia. Topaketari atzo ekin zitzaion, hasiera-hitzaldi honen bidez: "2. 0 gardentasuna: betetzetik zaletasunera". Javier Amorós Dordak eman zuen, Gardentasun eta Gobernu Onaren zuzendariorde nagusia baita. Gero lan-mahai bat egin zen, Manuel Lezertua arartekoak moderatua, gai honen inguruan: "Gardentasuna demok ...
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad