JARDUERAK
Vitoria-Gasteiz 11/12/2019
Arartekoaren Nerabeen Kontseiluko neska-mutilek parte hartuko dute gaur, Gasteizen, Haur eta Nerabeen parte hartzeko Euskadiko Kontseiluen I. Topaketa, UNICEF Euskal Herriko Batzordeak eta Gasteizko Udalak antolatuta. Topagune honen xedea haur eta nerabeen ahotsa zuzenean entzunaraztea da. Horretarako, leku ezberdinetako Haur Kontseilu bakoitzeko ordezkariek hartuko dute parte. Asmoa da euren artean elkar ezagutzea, elkarrekin bizitzea eta beste leku batzuetan haurren partaidetza nola jorratzen den ikastea, baita ekarpenak egitea Partaidetza-Kontseilu bat osatu edo sortu nahi duten guztien eskura aholku- eta gomendio-sorta bat uztekoAzaroaren 20an Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak hist ...
Vitoria-Gasteiz 10/12/2019
Manuel Lezertua arartekoa Eusko Legebiltzarraren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzaren Batzorde aurrean agertu da Ekarpenak egiteko Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko lege proiektuaren gainean. Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 10a
Vitoria-Gasteiz 03/12/2019
2019ko abenduaren 3a
Desgaituen Nazioarteko Egun honen bidez, oro har gizartearen eta bereziki botere publikoen aldetik sentikortasun eta inplikazio handiagoa lortu nahi dira desgaituen eta horiek aitortuta dituzten eskubideak erabat baliatzearen artean dauden edonolako oztopoak kentzeko ahaleginean. Horrela, Arartekoak Euskadiko desgaituen eskubideak bermatzearen ikuspegitik begiratuta egin behar du bere ekarpena, ezinbestean. Horixe da gure lanaren zehar lerroetako bat, eta Arartekoaren eguneroko lanean etengabeko kezka, eta ahaleginak egiten ditugu hori begi-bistatik inoiz ez galtzeko. Arartekoa oraingo pentsaerak eta paradigmak aldatzearen alde agertu da gure hiriak eta herriak diseinatzeko orduan, gizarte-ba ...