Inprimatu Texto grandeTexto pequeño


Iñigo Lamarca Iturbe - Arartekoa
ONGIETORRIA

Ongi etorri web gune honetara! Harrera ona egiten dizugula sentitzea espero dut.

Arartekoa Euskadiko Herriaren Defendatzailea edo Ombudsmana da. Gu ondo ezagutzea, zehazki zer egiten dugun eta zertan lagundu zaitzakegun jakitea nahi dugu. Herritarrak hobeto babestu nahi ditugu, euskal herri-administrazioen jarduera eta politika publikoei dagokienez.

Web gune zabal hau zure gustukoa izatea espero dut, eta lortu nahi dugun helburua (informatzea, komunikatzea eta parte hartzea) behar bezala betetzea. Edonola ere, zerbitzu bikaina eskaini nahi dugu eta, horretarako, laguntza eskatzen dizugu. Beraz, anima zaitez, helaraz iezazkiguzu zure proposamen eta iritziak -eskura jartzen dizkizugun galdera-sorta eta harreman-bidea erabiliz-, web gune hau eta, oro har, Arartekoaren jarduerak eta zerbitzuak hobetu ditzagun, beti eraginkortasunez, modu atseginean eta azkar eskaini nahi ditugu eta.

Eman dizkiguten betekizunak giza eskubideak babestu eta bermatzearekin daude lotuta, ahaleginak egin behar baititugu administrazioen jarduerek eta politika publikoek pertsonen eskubideak behar bezala eta gero eta hobeto zain ditzaten, desberdintasunaren, bereizkeriaren eta bazterketaren kontra eraginkortasunez borroka daitezen eta beren jokaera herritarrek ondo administratuak izateko duten eskubidearekin bat etor dadin.

Arartekoaren bulegoan, herritarrek euskal herri-administrazioen jarduera eta ekintza zehatz batzuei buruz egiten dizkiguten kexak hartu eta aztertzen dira. Web gune honetan aurkituko duzun formulario baten bidez egin diezazkigukezu kexak. Funtsezko lan hori egiteaz gain, politika publikoak hobetzen ere ahalegintzen gara, geure kabuz. Horrela, gure eskumenen eremuan, ahal bezain bizi lan egiten saiatzen gara gizarteko hamaika talde edo errealitate zehatzen gainean, izan ere, talde horien eskubideak gauzatzeko orduan, ahultasuna edo arriskua dakarten egiturazko elementuak daude, edota desberdintasuna, bereizkeria edo bazterketa sortzen duten edo sor dezaketen zertzeladak gertatzen dira. Lagundu iezaguzu gure lana hobetzen, salaketak edo proposamenak helaraziz.

Azkenik, nahi bat adierazi gura dut. Giza eskubideen sistema, alegia, gure demokrazien eta bizikidetasunaren oinarrizko zutabea, izatez dinamikoa eta ebolutiboa da, eta, hortaz, etengabe hobetu daiteke eta hobetu behar da. Horretarako, botere publikoek ahalik eta gehiena egin behar dute, baina gutako bakoitzaren konpromisoa eta lana ere ezinbestekoak dira.

Beraz, web gune honetan sartzen den orori eskatzen diot lagun dezala giza eskubideak sustatzen eta babesten. Gizakiaren bizitzarako eskubidea, duintasunerakoa, askatasunerakoa, berdintasunerakoa, osotasun fisiko eta morala izatekoa, nork bere nortasuna aske garatzekoa, e.a., eskubide horiek guztiak eta horietako bakoitza egunero defendatu behar ditugu. Baita gizakien eskubideak egoera onean mantentzeko ezinbestekoak diren balioak ere: indarkeriarik eza, eta lagun hurkoa, gu bezalakoa ez dena, dibertsitatea, aniztasuna, senidetasuna eta elkartasuna errespetatzea.

Agur bero bat. 

Iñigo Lamarca Iturbe
ARARTEKOA

Sartu, mesedez Sartu, mesedez

Ararteko

Se produjo un error al procesar su petición.